Edukira joan

Azcoitico erriari ta batez ere languilleari

Wikitekatik
Azcoitico erriari ta batez ere languilleari  (1920) 
Makiñisteen Anaitasuna

AZKOITIKO ERRIARI
LANGILLIEI BATEZ ERE

_______

Etzaya zaituko bada, ernai egon biar izaten da. Bere kontra egin nai baldin bada, ez lagatseagatik geuri kalterik egiten, aurretik lana egin bear da; ondo neurriak artu bear dira gero burruka orretan eziñian ez arkitutseko. Langilleak, eldu da dembora. Orain bear degu artu gerekin gere indar guztiya. Ordua da gere lo kaltegarri ontatik esnatutseko. Zabaldu begiyak eta ikusi zazu zer burruka dabillen zure inguruan. Burruka txit gogorra, guretsat alderdi andiya daukana. Lau urte burrukan pasatu ditugu zerbait gere bisitza lazaitsearren, gosiak or pasatu giñusen amaika aste, or gere odola eman genduan gere alderdiya gordetzearren, eta gaur ¿ez degu ezertxo ere egingo? ¿Orren erres utsiko ote ditugu orrembeste sayatuta ekarritako ondasunak? Gogoratu ondo lenago zer giñan eta zer modutan lan egiten genduan, gure guraso zarrak nola izan ziran eta begiratu orain nola arkitsen seran. Oraindik ondo isateko falta desula esango desu. Zure emastiak irabasiyak berai eman ondorean esango disu, aur asko baditusu: «oraindik es nais osatsen, orlakoren ta arlakoren etxian sorrak pagatseko, umiei oñetarakuak ekarri biar, beren eskola, etxe errenta, pagatseko...» eta oraindikan utsi eskero erresu lusia egingo luke. Onek esan nai du zure bisimoduan es da a lazaikeri aundirik, geyago irabasi arren ere es litsakiala sobratuko.

Galdetu seure buruari. ¿Zer da nere eguneroko janaria? ¿Zer deskansu ematen diyot, neure buruari? ¿Nola bisi dira nere emaste ta umiak? Ondo galdera danai erantsun zayozu, ikusiyaz ta oitortuaz garbi gertatsen saisuna. Es zaites tristetu langille gisajua, ez, orain ez da tristetseko dembora. Geure buruen alde lana egiteko ordua da. Tristetsek oarrasoi casko daukasu, sergatik ikusten desun zere isate ona galtsen. Eguneko nekia ordaintseko jan biar desunik ez dezu eta au asko es dala oraindikan beste arantsa batek min aundiyagoa ematen disu. Aimbeste maite desun emastea ikusten desu tratu txarrarekin lengo antsik es duala, kolore illarekin, osasun koskorrarekin bizi esiziñian, naigabez beteta bere aurtxuarentsat ezin inguruturik bear dutena. Zure umiak arpegi tristiarekin arkitsen ditusu es dutelako serekin ishildu beren gosia, zerekin txukun estali beren gorputsa: ¿Besuak tolostatu eta egongo zera ezer egin gabe abek ikusita?

Kaleko arriak berak ere negar egingo luteke adituko balute zembait langilleren etxian gertatutzen dana. Negarra es da senda- gaya. Malkua begiyatatik irtenarekin es dezu arkituko zure zoriona. Beste zerbait egin bear degu. ¿Nun arkituko degu gere sendagaya? ALKARTIAN. Eser egingo badegu alkartu egin bear degu langilleak alkarrekin, bañan egiyasko alkartietan. Alkarte oyetan ikusi ta ikasi bear degu nun eta nola arkituko degun ondo isatea. Au langille gustiyak egin bear deguna da. Ez utzi bestientzat lan au, nor berak egin bear du bere aldetik al duan alegin guztiya. Ikusi dituzu lenago zer gausak naigabez betetsen duten zure bisitsa. Baita ere erakutsi dizugu nun dagoan zure zendagaya. Orain biotzik badezu, maitasunik badezu, odolik sañetan badaukauz etorri alkartera. ¿Zein alkartetara?

Lau urte dira burrukan, alkartzen asi giñala. Lau urte pasa ditugu esker eskubira burrukan. Egiya ezagutu nai ez suten asko ikusi ditugu. Langillien onik nai ez zutenak eta beren kontra egin dutenak esagutsen ditugu, baita ere bera saldu dutenak asaldu giñuzen bere demboran baita ere arpegi eman gure alkartia txartsat eta guk ishuritako odola infernuarentzat eta txarkerako ishuri genduala ezan zuanari. Ez degu gison aben izenik asaldu nai, danok ondo esagutzen dituzutelako. Berengatik egon giñan batian, jornal gutxiagorekin, bestian geren konzientziya estu genduala. Bañan izan ditu Eleiza Ama Santak jakintsuak, erriaren aurrian ontzat eman dutenak Urrillaren seiyan egin genduana. Danak bizi dira e- gun triste artan sauritutakuak Jaungoikoren mirari batez, eta orain arroturik ikusten degu gure bandera len baño ere kolore biziyagoarekin. Egun orren gogoramenak indar berriya, indar biziyagoa ematen digu aurrera joateko. Ez du gisonak lotzarik izan biar egiyaren alde egiteko. Asko dira erri onetan egirik ezagutu, aditu nai ez dutenak eta egiya azaltsen degulako gorrotoz beteta arkitsen diranak. Beren barruan, subeak egiten duten besela, posoi txarra gordetsen dute, gorrotoz beteta bizi dira. Gero esango dute, fedea dutela, katolikotasuna gordetsen alegin egiten dutela. ¿Ez aldakite zer erakuzten duen gure siñismenak? Ez aldute beñere irakorri Evangeliyo santuan zer esaten duan gai onetan Jesusek? Berak esaten digu iñorentzat badegu gorrotorik, iñori gaitzik egin badiogu sakrifiziyora juan baño lenago barkazio eskatzeko. Eta egunero, gorrotoz beteta ikusten ditugu Mai Santura joaten... Goguan iduki desatela ez dala zeruan sartuko gorrotoan ill danik. Guk asitako huelga edo oporketaren ondorean jarri zuten lock-out arretan fabrikatik bialdutako bat il zan beren barkazioa ikusi gabe. Ikusi zazu orain zer gison diran abek. Aimbeste gisonen aurrean agindu zuten berriro artuko situstela fabriketan eta zer ikusten degu? Bat ill zan... Gu ta gure alkartia ondatu nai dituste. Onen billa dabiltza alderdi guztietatik. ¿Zergatik? Berentzat ona ez dalako, oinpean langillea nai dutelako, gure eskubiderik ta libertaderik esagutu nai ez dutelako, erri óntan alkarte onek bakarrik ezeri beitu gabe arpegiya erazusten diyelako. Baditugu oraindik berakin kontuak arreglatutzeko, ez gaudez astuta, geuriak goguan ditugu, egun egokiaren sai arkitzen gera. Alkarte au ondo esagutzen degu, langillea. Alkarte onek beti arpegiya garbi erakutzi du. Gure batzar danetan atiak zabalik egon izan dira. ¿Zertako itz aldiya danian atiak itxi, egiyaz fede onez baldin gabiltza? Egiyak lotzarik ez du.

Badituzu beste alkarte bi ere. Bat da, politikan sartzen dana, langilien alkarte egiyazkoa au ere ez bere barruan ez ditulako danak ametsen. Ez diogu langillien alkartietan begiratu biar, bat nungua dan, danak alkar artu biar degu gere lana defenditzeko. Ez degu fronterarik esagutsen alkartiarentzat, mundu guztiko langilleak anaitzat esagutzen ditugu lan kontuan. Azkoitian Solidaridad de Obreros Vascos orren lana danak dakizute. Lagundu izan digu bañan karga ta arrishkoa guri gañera botata. Beste bat ere bada, bañan ez da alkarte au langillearen mesedeako jarria. Danok dakisute nagusiyak jarri zutela gure alkarteak indarrik artu ez zezan. Alkarte ori gorrototik jayua da, au gure Apaizpiku (Obispu) jaunak esana da. Valentin Alberdi jaunak Otañotarrentzako zuan gorrotoagatik. Orduan ayek nai zutena ez gendualako, jarri zan AMARILLUEN alkartia. Nagusiyen desiua betetzearren. Au alda langille utzaren alkartea? Ordutik onera ez dute beste lanik egin, nagusiyen desiuak bete eta langillearen konra egin. Alkarte artatik sortu dira esquirol guztiyak, lana orduetatik kampora egiten dutenak, an arkitzen dira. Alkarte orrek berak pagatu zituan gure huelga edo oporketako esquirol danak. Au da gesurrarrekin bizi dan alkartea, ez alkarte ortara joan, ez orri indarrik eman. Gaur bezela aurrera ere garbi itz egingo degu. Orain bi itz bukatu baño len makinistari.

ANAYAK; Alkar ondo esagutsen degu eta orregatik itz egin dezagun gere lan kontuan. Aspaldiyan ikusten degu nola egiten diguten nagusiyak alegiñ tokatsen diran orduak baño geyago sartzeko, extraordinariua pagatu nai ezik. Zortzi orduan osatuko ditugu gere nagusiyak, ez iduki kuidorik. Dutenian izaten dira estu ta presa. Ez dutenian egon biar izaten degu. Orregatik danak errespetatu sortzi orduak. Oyetan egin sintzo lana, bañan miñutu bat geyago ez.

Pensatu berriz gero zer daukagun. Ogeita amar bat urte isatera eldutzen zeranean geyago lan orretan egiteko gauza es zeranean zer egin bear dezu? Orain da orduba neurriak artzeko, es gero damu izan. Aspertu gera danentzat, bakarrik beti burrukan jarduten, min ematen digu geure kontra, gu nundik galduko dabiltsanak guk bnrrukan alkanzatutakua artzen, gaurtik aurrera beste gauzarenbat pensatuko degu. Bestiak sufritsen dutena bada guk ere sufriko degu bañan gure biscarretik iñork ez du farrerik egingo.

Danak egin bear degu lána, danak alcarri lagundu. Diruac orain dabill buburruca icaragarria lanarekin. Orain, ez gero, artu biar degu erabaki au.

Ez degu jardungo lanian, ez, zentimo bat merkiago ez da miñitu bat ere geyago.

Au da gaur mundu guztico langillien erabakia. Guk ere ala artu bear degu.

Aurrera langilleak, ez atzera egin.

Makiñisteen Anaitasuna
"