Edukira joan

Bertso berriak Asteasuko Elizegik jarriak

Wikitekatik

Oharra: Pello Errotaren bertso guztiak jabetza publikokoak dira, duela 100 urte baino gehiago hil zelako. Hemengo bertsoak Klasikoen gordailua bildumatik hartutakoak dira, jabetza publikoa dena.

Bertso berriak Asteasuko Elizegik jarriak  (1879) 
Pello Errota

Bertso berriak Asteasuko Elizegik jarriak


1
Milla zortzireun irurogei ta
emetzigarren urtean,
Asteasura logratu dute
misiyuak ekartzea,
ondorenean gogoratu zat
ejenplo on bat jartea,
onetarako zure bear naiz,
guziyon Jesus maitea.

2
Maiatzaren ogei ta batean
asi zaizku misiyuak,
jakin ditugu nola diraden
guretzat kondiziyuak,
gure onerako izandu dira
orien esplikaziyuak,
indartsu, arren, egin nazala
Jesusen bendiziyuak.

3
Au Zizurkillen ikus eta
egin genduen ametsa,
Asteasura ekarritzeko
iñola're al bagentza,
erri guzia orretarako
egiña dago nobleza,
komisioa nonbratu eta
kunplitu degu promesa.

4
Frai Luis orrek predikatu du
kulpitotikan aurrena,
itzegin digu erakustera
etorri dala gugana,
ezaguturik gure artian
premi aundiya zeguana,
orren sermoiak mugituko du
sentidurikan duena

5
Frai Danielek itz egin digu
berriz urrengo puntuan,
ez segitzeko komerzioan
guk mundurako tratuan,
anima garbi idukitzeko
zuzenian da kontuan,
onetarako konbeni dana
Jaunaren beldur santuan.

6
Relijioso bi izan dira
seme San Franziskorenak,
guk kunplitzeko baldin bagindu
eman dizkue ordenak,
gure onerako izandu dira
oiek egindako lanak,
Jauna alabatzen ekusitzia
zeruan nai dute danak.

7
Egoki asko atera zuten
guretzat on zan planua,
etzala basta pensatutzia
«konfesatzera banua»,
bear bezela pensatutzeko
utsegiñaren damua,
dolorea ta propositua
ori da bide sanua.

8
Ikasirikan arkitzen gera
nola egin konfesioa,
esamiñara prestatutzeko
lenengo atentzioa,
dolorea ta propositua
ori da kondizioa,
penitentzia kunplitutzean
badu satisfazioa.

9
Asko alditan esan digute
predikadore maiteak
bat utzi gabe ateratzeko
barrengo serpienteak,
artatik arin jartzen dirala
animetako nekeak,
minutu artan eiten dirala
Jaungoikuakin pakeak.

10
Pekatariak egiñagatik
pekatu ustez gordean,
Jaun Zerukua presente dago
beti begien aurrean,
deskuidatutzen giñan geiago
gauza ori jakin gabean,
ontzaz aurrera izango gera
gu bizimodu obean.

11
Obligazio asko diogu
kristau guziak Jesusi,
nere mingañak zenbateraño
au ezin adierazi,
arren prueba klaroan dago
iñork nai badu ikusi,
bere odola ixuri eta
danok ginduzen erosi.

12
Pekatu egin dan bakoitzian
Jesus berriro josten da,
infernu dana zabaldu eta
zeruko atea ixten da,
etsaietara aren anima
entregatua uzten da,
ez al gerade atrebituko
kalte oiek ikustean!

13
Engañagarri bat besterikan
ez dadukagu mundua,
tentazioa nunaitik eta
iñola ezin kendua,
allegatutzen zaigun garaian
eriotzako ordua,
bear bezela pronto ez badago
aren anima galdu'a.

14
Il bearra guk danok daukagu
pekatuak ekarriya,
konsideratzen badegu ondo
gauza ikaragarriya,
anparorikan iñundik ez ta
estadu errukarriya,
aren anima galdua dago
pronto ez badago jarriya.

15
Nere kristauak, badatorkigu
azken juizioko eguna,
Josepetako zelai santuan
danok bildu biaguna,
juez justuak letuko digu
munduan egin deguna,
errukarriya aterako da
ara gaizki joaten dana.

16
Juez justuak guzien bistan
letuko du sententziya,
zer posturetan igaro duben
mundu onetan biziya,
zuzen badago ziertoa da
zerua irabaziya,
gaiztoak berriz infernuetan
eternidade guziya.

17
Obligaziyo askoren mende
bizi gera gurasuak,
prezisamente guk azi biar
aur inozente gaixuak,
erakutsiaz nola diraden
Jesukristoren pausuak,
gañerontzian guretzat datoz
kastigu izugarrizkuak.

18
Inozentia utzitzen badu
gurasoak okerrean,
etsaiak ura tentatuko du
agudo jeneralean,
zer eskandalo jarriko ditu
orrek mundu zabalean,
ekuskizunak aundiak daude
Jaungoikuaren aurrean.

19
Aurrarentzako bear dana da
bataioa lenbiziya,
orren urrena tokatzen dira
mantenua ta jantziya,
dotrina ondo erakutsiyaz
Jesusek guri utziya,
ala portatzen baldin bagera
libre da kontzientziya.

20
Seme alabak bizi dirade
ordena onen mendean,
aita ta ama errespetatu
bear dan umildadean,
al duen gaiaz sokorrituaz
ezintuera diranean,
berak nai badu ala izatia
artaratutzen danean.

21
Premi danean lagundu ondo
aitari eta amari,
bestela ofensa egingo zaio
guziyon jabe Jaunari,
erreparatu deiola ondo
atal buruko kanari,
kastigu aundiyak etortzen zaizka
gaizki portatzen danari.

22
Eskandaloso guziak dira
etsaien aiudanteak,
engañatutzen ibiltze'iranak
persona inozenteak,
zabalik beti utzitzen dizka
okerrerako ateak,
desprezio au ez du merezi
Jesusen borondateak.

23
Persona eskandaloso batek
anima asko galtzen du,
zeru-bidean dagona ere
infernurako jartzen du,
bere anima etsaietara
orduan entregatzen du,
etziñake zu ola ibilliko
au pentsatuko bazendu.

24
Aurretik asko illak dirade
gu're ez beti biziko,
zerbait esaten asia nago
banuke adieraziko,
mundu ontako iduripenak
dirade egun gutxiko,
kuidado anima galdu ez dedin
eternidade guziko.

25
Aldrebes asko geunden bada
gauza oiez ez ikasiyan,
pekatuetan bizi giñanak
geren denbora guziyan,
illuntasuna beste gauzarik
ez dala kontzientziyan,
oien sermoiak para gaituzte
Jaungoikuaren graziyan.

26
Gure animak konsolatzera
oiek zaizkigu etorri,
nola bear dan garbiro asko
dizkigute irakorri,
bengantzarikan baldin badegu
barkatutzeko alkarri,
lenago gaizki bizi giñanak
orra deskansuan jarri.

27
Barkaziyoko sermoia egiten
kulpitotikan asi zan,
Jesusen prueba nolakua zan
klaro asko ikusi zan,
bengantzak zeukan ate zabala
derrepentian itxi zan,
erri guztia jarri gaituzte
pake santuko bizitzan.

28
Persona asko bizi giñaden
pekatuak erituak,
obra onetara utzi nai ezik
etsaiak amarratuak,
traba guziak libratu ditu
gizon oien predikuak,
esan gentzake oiek dirala
gure animen medikuak.

29
Bear bezela alabatuko
banu Arrue Fray Luis,
sermoi ederrak egin dizkigu
bere birtute ugariz,
predikadore izugarriya
azkarra dago memoriz,
maiz ekartzia orrelakua
obe litzake al balitz.

30
Beste laguna Baertel zuen,
Fray Daniel izena,
oi ta bost urte oraindik eta
predikadore zuzena,
ederki asko betia dauka
memoriko almazena,
estimatua bear litzake
tamaña ortako gizona.

31
Mesede asko izan degu guk
gizon oiek ikusia,
sendatu eta utzi gaitue
len gaizki geunden guzia,
bide luzean zabaldu dedin
relijioko azia,
Jaunak diela leku askotan
predikatzeko grazia.

32
Ni Asteasun bizi naizena
nerez naiz errotaria,
oiek juanda artu dedana
pena ikaragarria,
baldin banengo poderatua
interesez ugaria,
errian bertan egingo nieke
oiei konbentu berria.

33
Obra onetan segitutzeko
eman dizkue puntuak,
denbora junda ez du balio,
orain atera kontuak,
Jesusengana beti gogatu,
gorrotatu pekatuak,
animak indar iduki dezan
maiz artu sakramentuak.

34
Jesus maitia amoriuaz
daukagu guri begira,
garbitutzeko otsegiten du
animan degun zikiña,
sakramentuak maiz eta ondo
errezibitzen badira,
pausorik ere utsegin gabe
zeruetako glorira.

35
Nere kristauak, segi dezagun
ori ola dan kasuan,
pensatuaz zer konsueluak
diraden Paradisuan,
Ama Birjiñak artu gaitzala
danak guziok besuan,
gero gloria goza dezagun
eternidade osuan.

36
Guzion Jesus, guregatikan
egin bear du erregu,
orretarako beraren Ama
bitartekotzat biagu,
orren fabore atera ezkero
zerua dago seguru,
Pedro Elizegik au deseo du
amen komeni bazagu.