Edukira joan

Biblia/2 Joan

Wikitekatik
Biblia
2 Joan
Itzulpena: Elizen Arteko Biblia taldea

JOANEN BIGARREN GUTUNA

Agurra

1 Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, Jaunak aukeraturiko eliz elkarte horri eta eliztar guztioi idazten dizuet. Egiaz maite zaituztet nik, eta nik ez ezik, bai eta egia ezagutzen duten guztiek ere, 2 guregan irauten duen eta betiko gurekin izango den egiarengatik. 3 Grazia, errukia eta bakea zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez.

Elkar maitatu

}} 4 Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz. 5 Eta orain, eliz elkarte agurgarri horri, arren eskatzen dizut elkar maita dezagula. Ez dizuet agindu berri bat idazten, hasieratik duguna bera baizik. {{bertset|1|6| Eta maitasuna Jainkoaren aginduen arabera bizitzea da. Eta hasieratik entzun duzuen bezala, agindu hau da zuen jokabidea arautu behar duena.

Kontuz antikristoekin

7 Engainatzaile asko sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen ez duen asko. Hauek dira engainatzailea eta antikristoa. 8 Ibil zaitezte kontuz, gure lanaren fruitua gal ez dezazuen, sari oparoa jaso dezazuen baizik. 9 Kristoren irakatsietan iraun gabe, aurrerago joan nahi duenak ez du Jainkoa berekin. Irakatsietan dirauenak, berriz, berekin ditu Aita eta Semea. 10 Norbait zuengana joan eta irakatsi hau ez badarama, ez onartu etxean, ez eta agurtu ere; 11 halakoa agurtzen duena haren egintza gaiztoen partaide egiten da.

Azken agurra

12 Zuei zer esanik asko dudan arren, ez dut paperez eta tintaz egin nahi. Zuengana joatea espero dut eta aurrez aurre hitzegitea; horrela poz bete-betea izango dugu elkarrekin. 13 Jainkoak aukeratu duen eta zure ahizpa den eliz elkarte honetako kideek agurtzen zaituzte. \z