Bide Barrijak/Jaungoikotija

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Bide Barrijak  (1931)  Lauaxeta
Jaungoikotija

Jaungoikotija


Agirre'tar Joseba Andoni'ri

Nuan Goiko Aitaren erruki-altzora:
begijok begoz beera ta bijotza gora.
Neugan bakia zala at-billau nenduban,
zoruna baña soilik daukogu barruban.
Zeruko poza billa bijotz onen lorrak!
Gustijak nai nebazan lagun iraunkorrak,
neu saltzalle nintzala Jaunan maitiari.
Zuur nintzayen griñai, goor eskar-otsari
 
Ez zindudan maite nai, Zeu maitatu ixanik
ezin nebalako bil beste maitasunik.
Obena egun yatan, gaba illargi bixi;
argijan itxu nintzan, gaban begi-zoli.
Baña laket artian neban zeure miña!
Zeugaz bete ixateko nozu ta egiña...
Iñon atsedenik ez, urrun zeuregandik;
ez zintzan tokijetan Zeu billatu nairik!
Bijurtu zindudan ba ixadi aratza,
larretako bakian nasai lo nengijan,
ta begijok ebiltzan goxaldeko izpijan.
Gustijak baña soilik ziran zeure urratsa!
Zelan gabiltz ikusí ezin zaitugula
zeugana juateko argizko bidiak
gauza danak badira?
Udalen ta lorak.

Munduban argiz zagoz oropoz dozula.
Arnas deunak darabil loren urdurija.
Begijak goyan dozuz?
Ixar izpi oro.

Loretan lora zara, argitan argija.
Zagozan tokijetan zelan ez idoro?
Ez zindudan baña nai, Zeure argi miak
agertzen eustalako maite danen motza,
euretan barriz gogor neukozan begijak...
Argi orren barne, eder, soilik erijotza.
Erakutsi zindudan lurreko argijak,
iraunkorretan baña nazan igikorra!
Txar bidian zintzua, zeugan aldakorra.
 
Eta aldendu gurarik jo neban lañora:
gauza oron artetik ametsen altzora.
Gustijetan zengozan, oro zeure maite.
Ikusi ez zaidazan nora juan naite?
Toki bat zan bakarra:
Obenan kolkua.

Aren illun barrura ezin eldu zaite.
Argijak ikus ezin gaba ta lañua.
Nork ikertu leikian neure etxe zar-utza?
Mukurrak eze ziran, dana zan kiatsa.
Ara bere eldu zintzan.
Orra min zorrotza!

Zeugan lotu gurarik gixonen bijotza
zeuk ipiñi zenduban poz arteko miña.
Gorako bide erreza barneko samiña.
Malkuak len garoez zeure eskarreraño,
munduko aintzak eta bide-labak baño.

Gaxo utza ni natzu, zakidaz erruki.
Oso arrakal nintzan, bijotz muina jausi.
Nok gurako koskola dana bada sasi?
 
Maite nebazan gauzak juan dira igesi.
Orain txiro nagotzu, baña zatorkidaz.
Malkoen barna zelan argitan zaurkidaz?
Poz artian ostera ezin zeu idoro!
Gixon gustijen barnak baidirala zoro!
 
Ene Jauna, Jaun ona, erruki zakidaz!
Txiro arren, ez jaurti seme saltzalia:
arantzik ez betestu bere labakijan,
bai baña sortu daben garbaizko lorea.
Lenen zauriz josijak dozuz errukijan.
Aitaren maitasunak baitau kutunena
gexua dan semia, seme mindubena!