Delituez eta zigorrez/XLIV.Sariak

Wikitekatik
Delituez eta zigorrez  (1764)  Cesare Beccaria, translated by Juan Martin Elexpuru Arregi
XLIV.Sariak
Klasikoen Bildumaren parte. Itzultzaileen baimenarekin igota, jatorrizko liburua Domeinu Publikoan dago. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu Wikiteka:Klasikoen bilduma

XLIV.Sariak

Delituak saihesteko beste modu bat bertutea saritzea da. Gai honi buruz isiltasun unibertsala nabaritzen dut gaurko nazio guztietan. Akademiek egia onuragarrien aurkitzaileei eskainitako sariek jakintzak eta liburu berriak ugaldu baldin badituzte, zergatik soberanoaren esku onberak banatutako sariek ez dituzte ekintza bertutetsuak ugalduko? Ohorearen txanpona agortezina eta emankorra da banatzaile jakintsuaren eskuetan.