Edukira joan

Erri txiki polit bat bada...

Wikitekatik
Erri txiki polit bat bada...  (1895) 
Frantzisko Santisteban
Madeleine Larralderi eskainitako bertsoak

* * *


I Erri txiki pollit bat bada
Frantziako euskal errian,
Espaniako fronterian
Erraiten diotena Sara.

II Zer nai dezu eliz-atian
Ain goizik, Abadiak
Erran bar ziyon, mutila?
Jauna, aur bat sortu da gure etxian.

III Egun gabian ordu batian,
Jakin nai dut zer orenetan,
Jauna, etorriko geran
Bataiatzera ura sainduan.

IV Ongi da abisua neure mutila,
Erran zagozu zure etxian
Oren guziak onak dirala
Bataiatzeko Eliz guzian.

V Arratsaldian agertu ziran
Kalez-kale Sarako errian,
Kantari, dantzari, kontent beterik,
Aingerua eskuetan arturik.

VI Elizatera bataiatzera
Gizonak eta andriak,
Magdalena da, abade jauna,
Gure emaiztikia, begira.

VII Txiki-txikia, gorri-gorria,
Arras argia da onen jabia,
Eman duen ama Maria,
Onen aita da Jose Maria.

VIII Itzuli ziran etxera Magdalenakin
Argiakin, soinuakin eta makilakin,
Kantari, dantzari, biolinakin,
Gabon, gabon Juan Martin.

IX Jarri, jarri, Jose Joakin,
Aur ori egun da garbi,
Eraman zaizu bere amari,
Eta berla, berla afari ori.

X Munduan asko dira
Dabiltzanak gora-bera,
Neuk ez dakit zeren bila
Monseñor, abade jauna.

XI Magdalena da gure aur ona,
Arras ederra, guztiz zuria,
Mantxa gabia aren oyia,
Arras ona da konfesoria.

XII Jose Joakin, emen dabiltza
Zugarramurdin azuri bila,
Asko dantzari sorginakin,
Mutilakin, emaiztiakin.

XIII Etorri ziran denboriak lasterrian,
Espainian ta Frantzian...dan, dan
Oren guzian...... dan, dan,
Ate guzian........dan, dan.

XIV Gizon guziak, nor bizi da
Etxe ontan gabako amaiketan?
Euskalherrian atiak dira
Zabal urte guzian.

XV Amabortz, amasei urte izango zituan,
Bizi zala bere aita eta amaren ondoan,
Ixilik, aingeruak bezela
Zuri, zuri anima ta gorputza.

XVI Zer begiak, arpegia eta biotza!
Badiduri Jesusen ama birjina,
–Nora zuaz, zeren bila?
Sarakoa zara? Jesus ona!

XVII Nola da zure izena? –Magdalena–
Ebili zaite kontuz enetxoa,
Espainian asko dira
Dabiltzanak gora-bera.

XVIII Gu gera Frantzesak, errepublikanuak,
Zu zera pollita bakarrik ebiltzako,
Zato neurekin, or dira soldaduak,
Jarri zaite, gauzoek dira elizako.

XIX Ar zazu kopatxo bat,
Zure amaren ondasunian,
Eta ekarzu musutxo bat
Jesus ta amaren izenian.

XX Abur! nere biotzeko amatxo maitia,
Zurea beti izango da nere biotz guzia,
Jaungoikoak nai du ni iltzera joaitia,
Ama, zertarako da negar egitia.

XXI Jesus! zer kantu pollita!
Zure begira jartzen dira,
Aingeruak, gizonak eta andriak,
Zu zera emendik aurrera gure etxeko-andria.

XXII –Jauna, goazen lenbailen mendira,
Ekatzu guardia eta konfesoria,
–Goazen, goazen Magdalen,
Soldaduak erran zuten.

XXIII Emen da gure jefia, Pinet:
-Jauna, nik gezurrik ez badet
Baizikan sainduen fedia:
Abur, neure amatxo maitia!

XXIV Goazen, goazen Salve regina Mater,
Goazen, goazen Magdalen lenbailen,
Izarrak zeruan dabiltza laster,
Aingeruak asten dira jeisten.

XXV Donejoanen ez dira fiatzen,
Zu emen zabiltza ispitzen,
Egunez eta gauez Espainian alde,
Jauna, nik gezurrik ez badet.

XXVI Jesus neure biotzekoa nai det,
Konfesore bat lenbailen,
Eta goazen, “Salve Regina mater
Jendiak izu dira Donejoanen.

XXVII Gabako amaiketan etorri ziran
Atejoka, dan! dan! dan! dan!
Hilargitan, berla, berla, berla,
Damatxori emen dabila.

XXVIII Konfesore bat bear duela
Gu emen gera aur oren bila,
Jauna, erran zaiozu zer nai duan,
Prest gerala bere onduan.

XXIX Kantari dago Ama Birjinari,
Egunez eta gabian, aste guzian,
Zein pozik bizi da gazte ori!
Jarri, jarri eta artu soinian.

XXX Manteliak eta ogia utzi makilia,
Eran arnua Jesusen izenian,
Goizik dabiltza Berako jendiak,
Biba! Espania ta Frantzia eta familia.

XXXI Pinet, soldaduan nausia ager zan
Aurpegia estalirik, armaturik,
Garraxika, bear duela Magdalena dantzan
–Amaiketan, hilargitan ez dago dantzarik.

XXXII Burlaturik, itsusturik geldi zan
Soldaduan aurrian atejoka dan! dan!
Egun berian il bear degu gilotinan,
Dabila ispitzan espainolan aldian.

XXXIII Magdalena Larralde gizonik gabe...
Maita zuan arras Berako mutiltxoari
Fabrikante, errotari, hostalari bat
Dana osorik, garbi begira Magdalenari.

XXXIV Kantari, usatxoak eskutan arturik,
“Zeru aundietan kabitu ezinik,
Hostien batian zaude gaur sarturik,
Akzidenten azpian ongi estalirik”.

XXXV Oh! Jesus eta Ama maitia!
Goazen laster nik burua emaitia,
Salve Regina! kontsola zaitia,
Iltzera joaitia da nere borondatia.

XXXVI Jauna, zertarako da eskribitzia,
Badakit zenbat diran mandamentuak,
Gizonen pasione eta maliziak,
Pinet, zortzigarrena gezurrik ez esaitia.

XXXVII Prest zera? Goazen bada gilotinara,
Euskalduna da Sarako jendia,
Zertarako da biziya honrarik gabia,
Egun berian itzaliko da zure begia.

XXXVIII Abur! nere biotzeko euskaldun jendia,
Zuria beti izango da Frantzia guzia,
Jaungoikoak berak nai du ni iltzera joaitia,
Jendiak, zertarako da negar egitia.

XXXIX Zeruak iriki ziran zalapartian,
Atabalak soinu zuan trak, trak,
Aingeruak jetxi ziran, zis, zas,
Poliki poliki golpe batian.

XL Burua gelditu zan alde batian,
Eta, mantxari gabe gorbutza bestian,
Anima egazan itzultzen zala
Nola zan minerik gabe eriotzia.

XLI Abur! Abur Kapitan! Donejoango jende guziak,
Lastimaturik biotzak begira gelditu ziran,
Il zan il zan! gure Frantzesa andre gazte garbia,
Jo zan zerura Sarako alabi txuria.

XLII Arriturik gelditu ziran euskaldun guztiak,
Goazen, ar zagun eta eraman zagun eliz-atera,
Abisu bat bial zagun Sarako errira,
Damatxo eder bat il dala Donejoanean.

XLIII Jaunak, akabatzeko gure izketa,
Erri ta Departamentu eta nazionetan,
Asko jende, betiko denboretan,
Makur, gaixo, pikardi eta jolasa.

XLIV Zabaltzen dutela bizitzen dira,
Asko emaiztiki eder ta garbiak,
Gelditzen dire begira, aurrean mutilak,
Lotsagabiak, galtza gorriak bear dutela.

XLV Zenbat gazte inozente ta pollitak,
Gizonik gabe gelditzen dira
Amabortz, amasei, amazazpi urtetan,
Magdalena Larralde jo zan.

XLVI Aingeruen eskutan, mantxarik gabe,
Salve Regina Mater, penarik gabe
Gorbutza ausirik bi pusketan,
Anima biurturik Jesusen eskutan.

XLVII Betiko sartu zan zeru aundietan,
Aingeruan aurrian, Ama Birjinan oinetan,
“Salve Regina Mater Misericorde”
Donejoanetik jo da Magdalena Larralde.

XLVIII Reinu bat, Paradisu bat usatxo orrentzat prest
Aingeruak, gozen lenbailen Magdalen
Larralde, zu izango zera emengo jabe,
Azuria dago, be! be! be! be!.

IL Abur! nere biotzeko euskaldun jendia,
Zuria beti izango da Frantzia guzia,
Ama Birjinak nai zuan ni zerua igoitia,
Jaunak, zertarako da negar egitia.

L Erriak, gizonak eta andriak,
Bakia, bakia neure familiak,
Prest dabiltza zeruan izarrak,
Laster joaiten dira orenak eta egunak.

Abur! neure euskaldun maitiak.
(Navarra) Pamplona, 18 junio, 1895,
Francisco Santisteban
Calle de Calderería, nº 42-3º