Edukira joan

Excelsisco Miguel Santubaren Eliza/Bigarren zatiya

Wikitekatik

BIGARREN ZATIYA.

ELIZA.

I.

Goñico zalduna biyurtu zan bere echera, guertaera miragarriya, Aralar-mendico erriyai esanaz, eta denbora egoquiyan biurtzeco asmo erabaquiarequiñ, bizitza ta eguite guziyac doneguidatu edo consagratzera, ainbeste mesede eguin zizquionari.

Guertaera onen ondorenac ezagutu ziran bereala: jaquin beziñ laster (oi baño lenago) erri ta auzo ayetan, guertatu zana, cristau ayen fedia irazequi zan, bada euscaldunac icusi zuten arguiro Jaungoicoaren anparua, eta etzuten izan Cristandadia galduco zan beldurric, moroac guerran zeramazquiten garaipenacgatic arriscuan arquitzen bazan ere. Gueitu zan Miguel santubarenganaco jayera eguiñ ziran festa andiyac cristauen biyotzeco gozo neurri- gabea aguertubaz, eta Aralarco mendi latza beguiratuba izan zan, cristandadearen alde guzietatic, aldare santu bat bezela.

Teodosioc bere aldetic, guiñ zuanian bere gogoan lenbizi erabaquiya, guertaera miragarriyaren berriya erri ta auzoetan zabaltzeco, artu zuan asmoa, guertaera izanda zan lecu artan bertan jasotzeco oroicarri bat ondorengoae beti gogoan izan zezaten gaertaera au. Oroicarri au zan Eliz bat eguitea, bere bizilecn izan zan arcaitz zuloaren ondoan. Lambide an zan zirudiyan baño gaitzagoa, beguiraturic lecu soll, eta errietatic urruti, ta aldapatsa zegoan ari; baña fediac guziya garaitzen du, ta lanbide ontan ezin gnezurtatu zitequean egui pozgarri au.

Eguiñ zuan Teodosioc Elizacho bat, gaurco eguneco maisuen iritziyan latino-bizantino deitzen dan eguituracoa, artzen zuala Elizacho onec bere barruban arcaitz-zuloaren ondo edo azpi eguiten zuan aitza, eta onec zeucan sacon-une edo zulo bat, beruntz luzeeran neurri ezin zitequena, gaur ere dirauena, eta emendic atera zan lengo zarrac diyotenez, pizti beldurgarri ura. Elizacho ura ez guziz aundiya, ta ar-uztai edo arcu bobedaquingoduna, eta ateac ditu senzilloac; abetaco batian (egüerdi alderacoan) issequi zituan, penitentziya eguin zuan zazpi urte ayetan gorputzetic zinzillic ibilli zituan cateac, guertatu zan mirariyaren oroipenac obequi iraun zezan; cate abec daude gaur ere ordu ban bezela, eta beren pisuba da Naparroco emezortzi libra escascho. Etzan guelditu Teodosio, artu zuan asmoa osoro betetzearequiñ, baizic nai izan ziyon eman bucaera bere diñaco bat jartzen zuala cristau-esqueinsari bat bezela, Elizachoa, Iruñeco Obispo Beneragarriyaren escuetan, Aita bati ematen baziyon bezela berac zaitu zezan; eguiñ zuan eche bat aren urrian eta anche bizi izandu zan gañeraco denboran comentu batean bezela, bere emazte Constanzarequiñ.

Onetaraco, aurretic eguiñ zuan beste Elizacho bat Goñico balleraco Ayedo-mendian cate sonatu aren malla len esan degun bzela ascatu zan lecuban. Guertaera onen gañian escribitu izan danetic ateratzen dana da, Aralarco mendiyaren onean, Huarte Araquildic urrean, bazala orduraco comentu bat, Santa Maria de Samarzecoa deitzen zana (bere Eliz ta Ostatu echea oraindic an daude), Benito santubaren Ordenaco pralleac zeudela comentu artan, eta Obispoac artubaz guertaera au berari zegoquiyou ardura andiz, jarri zuala Excelsisco Miguel santubaren Eliza praile ayen escuetan, berac contu artu, ta serbitu zezaten, eta pensatu diteque, beti ezpada ere aldi batzuetan Excelsisco Miguel santubaren Eliz-echean bizituco zirala praileac, eta izango zala ura-guziya comentu bat bezela. Onetaraco asco degu gogoratzea batetic cristauen, religioaren gorabera beldulgarriyac, bere apaiz ta elizenac, moroac Españira etorri ziran denboran arriscutsu artan; eta bestetic, mendi arcaitsu ayetan arquitzen zan anparua.

"Excelsis-co" izen onec nundic duan bere jatorriya, edo zergatic ala deitzen dan, jaquitea, ezta oraiñ lanbide egoquiya. Guizaldi batetic bestera aotic aora datorrena da. Naparroco Erregue Sancho Nagu siyaren escritura Errealean arquitzen da ere izen ori, aditzen emanaz, antziñatic dirauana dala. Eguiya da arquitzen dala batzuetan, "zelsocoa" "ezcelsocoa" "excelsicoa" eta "zelsiscoa" baña abec guziyac dira izen bat, bein batera ta bestian bestera esana, eta edozen moduz esaten dalaric ere, aditzera ematen duana, adoratzen dan Goiaingueru- baren anditasuna, edo guizonen izcuntzan obequi esateco "Jaungoicoa goyetan adoratubaz" anditasun asco biltzen dan lecu edertasunean berdiñic eztuana, Aita Burguic esaten duan bezela. Uste degu au asco dala iracurleac bere betusteac eguiteco.

II.

1028 garren urtian Sancho nagusiya Naparroco Erregue zala, moroac boteac izan ziran Ebroco ibayaren ezquerrera, baita ere castigatubac sarritan eguiñ ziran guerraldi gogorretan eta orduban beregandu zuan osoro Naparro guziya Erregue andi onec.

Bere arduric andiyen bat izan zan Iruñeco Obispaduba berriztatzea, naicoa dese guiñic zegoana denbora artaco goraberacgatic. Eguinquizun oni dagozquiyon paperetan aipatzen dira "Basilica Iruniense" ta beste Eliz batzuec, eta aben artian "Excelsisco Miguel santubaren Eliza" bere erriyarequiñ eta emendic, diyo eracuste batec, ezagutzen dala, Teodosioren Elizachoac bazituala dembora artan echeren batzuec bere inguruban, erri bat eguiten zutela. Iritzi oni indar ematen diyote echeren batzuen oñ edo zimendu oraindic diraudenac, batayatzeco ponte Elizan gaur ere icusten danac eta beste ezagungarri baliyo aundicoac, nola diran, Elizan ta bere inguruban arquitzen diran obi edo sepultura ascoac. Daquiguna da, Sancho asi zala Elizaren oneraco bere berriyac zabaltzen, erregalo ugariyac eguiñaz eta bacoitegue edo pribilegio andiyacquin goratubaz.

Erregalo aben artian bat gaur ere icusten dana da ecantzola guziz eder bat, 1028 garren urtean eguiña, uste danez, eta oraindic gaur erretablo orretan icusten dan baliyo andiyac adirazten digu, guchi gorabera, orduban izango zuan baliyoaren anditasuna. Bertan icusten da lenbi zi beste iduri guziz ederren artian santa Maria Nagusiyaren talluntz edo imagiña baten erabesta edo copi berdiña, Iruñeco Eliz nagusi-Catedralian arquitzen dan bezela. Aita Burguiren iritziyan an daude Sancho Erreguearen ta bere emaztearen erantz edo erretratoac, eta abec izan ziran, uste danez, erregalo ori eguiñ zutenac, bada onetaraco ere badaude arrazoi sinisgarriyac. Ecantzola edo erretablo, edertasunean berdiñic eztuan au, oraindic an dago Elizaco aldare nagusiyaren gañian contu andiz jarriya.

Gogoan iduqui bear degun gauza da, gai ontan dauzcagun berri ta juan-etorri guziyac adirazten dutela, Eliz onen ta Iruñeco Eliz-nagusiyaren arteco elcartasun andiya; eta arrazoizcoa da gaur arteraño Eliz onetaco Chantriac iduqui duten zuzejaundea, eta onen jatorriya ere adirazoco degu guziz labur bederic, gañeraco gauzen antzera, lan au ez gueyegui luzetzeagatic.

Badirudi jendeac, jayera guziz andiya arturic, egunetic egunera zijoazela gueitubaz ara zijoazen cristabac; chiquiegui guelditzen zala Elizachoaren barruba ainbeste jende artzeco; emendic sortzen zala Eliz andi eder bat eguiteco asmoa, eta ala eguiñ zan gaur icusten dan bezela.

Gaur icusten dan Eliz arrigarri au eguiñ zan lenengo Elizachoa bere barruban, erdiyan, artzen zuala, Eliz-nagusi edo Catedralac beren coroac artzen dituzten bezela, bere pillarien arteco lauren erdiyan, eta bera da Excelsisco Miguel santubaren talluntz edo imagiña beneragarriyaren Elizchoa beress edo apartia. Zer ichuratacoa dan esatera igaro baño len, esango degu bere echaquintza dala romanica deitzen dana iru otoigobe edo nave dituana, bobedaz estaliya, eta beste ainbeste nicho, leyo batzuec argui eguiten diyetela: sendo ta andiyentsuba bere ingurune guziyetan dalaric, bere singletasun ta menaldizaz, adirazten du Ebangeliyo santubari dagoquiyon anditasun ta gozotasun guziz egoquiya, bacoitza beregan bilduric, gogartatu ta meditatzeco.

Pedro Sanchez zan Naparroco ta Aragoico Erregue eta Pedro Roda Beneragarriya Iruñeco Obispo (1090-ean). Biyac ziran, beren aurreticaco erregue ta obispo, Excelsisco Goiainguerubari jayera andiya izan ziyotenen ondorengo eguizcoac, Erreguec batez ere escatu ziyon bere oñaze-aldiac quentzea, eta Goiainguerubaren bitartecotasun miragarriyari zor izan zizquiyon osasun ta bizitza. Ouen aurretic Naparroco Erregue VI garren Garziac, V garren Sanchoc eta Sancho Ramirezec, beste Infante ta jaun andiacquiñ batian eguiñ zizquiyoten erregalo bicañac Aralarco Elizachoari; baña Pedro de Rodac eta Pedro Erregueac, guertaera miragarriyari anditasunic goyena emateco, artu zuten Eliz andi bat eguiteco asmoa, ezagutzen bazuten ere, esan degun bezela, eguiñquizun onec lan guziz andiyac emango zizquiyela. Erreguec eman ziyen cristaubai ejenplo arrigarri bat, bada lengo zarrac diyotenez, (1994-garren urtian) Huescaco guerralditic biyurtzean, bere mendecoen deboziyoa ta ondasunac gueitzeco, eta denbora berean Goiaingueru Santubari, argandic artu zituan mesedeaga- tic bere esquer ona aguertzeco, Pedro Sanchez, ber-bera, juan zan oñez Elizacho artara, ondarrez betetaco zacu bat bizcarrean eramanaz. Eliz berriya eguiteco ofrenda tzat, eta gañeraco debotoai ejenploa eman nayean.

Etzan alperricacoa izan Jaun onec eman zuan religiyo, deboziyo ta umilltasunezco ejemplo au. Obispo Jaunac denbora berean jartzen zuan Miguel santubaren anaidea, berroguei milla anai iduquitzeraño eldu zana, apaiz-naguzi bat eta beste oguei bere mendecorequiñ, eta emendic sortu zan escu-laroa alaco moduan, nun erregaloen ta escu-lanen bitartez, lau urteren buruan eguin zan Eliz andiya, Basilica. ¡Lanbide andi onetan Erregue bera asten zan languille mendeco bezela, eta deboto guziyac laguntzen ziyoten ere limosnaz edo esculanaz!

Deboziyoac eguiñ erazo zuan lan andi onen osagarritzat, eta baita ere Eliz eder onen anditasun gueyagoraco, eguiñ zan betico gogoan izango dan beste gauza miragarri bat: au izan zan Eliz onen donequida. Condairac diyonez eguiñ zan 1098 garren urtian, Agorraren lenengo igandea erori zan egunian[1]: orain ere igande orretan, au da, Agorraren lenengoan, eguiten da Eliz onen consagraziyoaren oroipeneco pesta. Ezagutzeco zer miragarriya izan zau Consagraziyo ura, asco degu jaquitea, onetareco bildu zirala zazpi Obispo: Naparroco Corteac, au da, Erregue ta bere ingurucoac, artu zutela parte andiya onetan, eta, beti sinistu zediñ guertaera au, ipiñi zirala zazpi aldare, zazpi Obispoen oroipenean; oroipenean; eta Obispo jaun abec eman zizquiyoten barcamen andiyac aldare ayetaco bacoitzari[2]

IV.

Denbora ontatic aurreracoan, alde ba tetic fedeac, eta bestetic erri onen eguizco religiyoac, adirazi dituzte Goiaingueru santubaren ta bere Eliz ederraren gloriyac. Naparro ta Guipuzcoa denbora guziyetan juan izan dira bertara, ta Erregueac eta andizquiac, aberats ta pobreac elcarren ondoren eguindaco erregaloen bitartez espirituco ondasunen iturri agortu eziñalaco Eliz au, eldu zan ere lurreco ondasunetan guziz aberats izatera.

Naparroco Erregue VIII-garren Sancho zala, (indartsuba deitzen zana) Iruñeco Obispo zan Juan Tarazonac adirazten zuan bere naigabea Eliz nagusico cabildua bear bezela osatu gabe zegoalaco, bada etzeucan Chantrerie, eta beragatic Jaungoicoari ematen zitzayon adoraziyoa etzan Obispo jaunac nai ainbatecoa. 1206garren urtian jarri zuten Chantria Excelsisco Miguel santubaren errentetatic pagatzen zitzayola, eta, onetaraco eguiñ zan aguinduba, osoric arquitzen da oraindic,[3] eta emendic sortu zan locarri berri bat Aralarco Eliz andiya Iruñeco Eliz nagusiyarequin gueyago elcartzeco.

Luzea, ta guretzat alperricacoa, izango litzaque jarraitzea emen condairaren bidea, eta arquitzen badira ere guertaera miragarriren batzuec, laburtasunari beguiraturic, gauza guchi esango degu oyen gañian. Gauza jaquiña da eztala Naparroan beñere oztu Eliz onenganaco sinismen ta otsarea, eta beste guertaera ascoren artian arquitzen da bat, oso gogoangarriya dalaco emen esango deguna. Aberastasunaren egarri andiz zeuden batzuec, jaquiñic Eliz artan ondasun andiyac zeudela, nai izan zituzten ayec berengandu, baña beti arquitzen zuten Goiaingueruari deboziyo ziyotenen sinismenaren aldetic eragozpenic andiyena beren asmo charrac aurrera eramateco. Juan dan eundiyaren azquenetan lapur batzuec ostu zuten Imajiñ miragarriya, ber apaingarri zeuzcan baliyo andico arriya quentzeco; baña garesti atera zitzayen beren ausardiya; bada arrapatuac izan ziran Auñemendico chabola batian guizon doacabe ayec, emasquitu edo partitzen elcarren artean ari zirala ostu zutena. Beren buru eguiten zuana ill erazo zuan justiziyac Iruñen, eta berari escu bat mozturic, au ipiñi zuten zintzilic Elizaren atzeco aldean, burnizco errejacho batec adirazten duan lecuban.


  1. «Agustin santubaren egunetic urrengo igandean» au izan oi da gueyenian Agorraren lenengo igandea.
  2. Ona emen Obispo Jaun oyen izenac Iruñeco Eliz nagusico zuzelecu edo archiboan dauden paperac diyoten bezela. Bernardo Iruñecoa-Rodrigo Tarragonaco, Felipe Sopertino-Frai Basilo Armenoetaco-Frai Rodrigo Compostelaco-Frai Gil Vituriense, ta Guillermo Embredunense. Barcamen ugariyac eman dituzte Aita Santu, Cardenal ta Obispo Jaun ascoc, Eliz nagusico zuzelecu edo archiboco paperetan aguiri danez. Aita Santu Leon XIII-garrenac eman zuan barcament osoa, confesatu ta comulgaturic urtean bein, Excelsisco Miguel santubaren Eliza bisitatzeagatic, principe cristaben arteco paque ta elcartasunagatic, eguizco fedea gueitzeagatic, herejia acabatzeagatic, etc., erregutzen zutenentzat, eta barcamen au irabazi diteque purgatoriyoco animentzat.
  3. Aita Burguic.