GURASO BIZKAT̄AŔEI
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Zubei opaltzen dautzubet inguŕti au ta emoten dautzubet, zuben seme-alaba edo sengijen izkerea euren abendearen izkerea izan dedintzat, zuben odolaren izkerea, zuben izkera gustiz erdeŕa, zaŕ-zara, beste gustijak baño edeŕago ta zaŕagua... gusti-gustirik gaxoena!
Entzudazube. Zubek zeroŕek ikusi dozube iltzen zuben Abeŕija, onetako Eŕi zorigeztotsu au: ikusi dozube ild̄a antzineko lagi on eta deunak, ilda antziñeko ekandubak, ild̄a antziñeko Bizkai indaŕtsuba; ta orain ikusten zagoz, oraintxe dakutzube il̄ik zuben abizena, asabaen izena; il̄ik, zuben izkera edeŕa, euzkerea...
Onek galduta, ba, galdu izango dozubez zuben gauza galgari gustijak; eta zer esango dabe zubetzaz beste eŕijak, zubek ikusten dagozan eŕijak? ¿Zer zuben bil̄obeak eta datoren gizaldiko euzkeldun gustijak?
¡Aŕen, guraso bizkat̄aŕak: ixen au gura ba-dozube zind̄orik euki, irakatsi ¡aŕen! egijoezube seme-alaba orei zein dan euron abendea, zein euron izkerea ta zein izan dan euron Abeŕija, euzkerea male dagijentzat euron Abeŕiko izkeratzat, euron odolaren izkeratzat.
Eta adit̄u: zuben seme-alabaok ezpa-dabe ikasten erdeleŕiko izkerea, erdera zantaŕa, eztabez ikasiko bez; baña zuben umioi ezpa-dautsezube irakusten zein dan euron Abeŕija, ta euzkeraz, euron izkerea dalako, egin biaŕ dabela, zuben umiok eztabe mat̄eko euron Abeŕija, eztabe etsiko euron izkeratzat euzkerea, ta auxe itxiko dabe, Ludit̄ik ibiltzeko obia dana ikasteko.
Olantxe galtzen dira euzkeldunak.
Olantxe il doyaz eŕijak: euren semiak Abeŕija ezautu ezagatik.