Hernaniko udalaren bandoa karlistadaren garaiko herriko gauzen salmenten balio ezaz eta Bergarako hitzarmena euskaraz

Wikitekatik

Hernaniko udalaren bandoa karlistadaren garaiko herriko gauzen salmenten balio ezaz eta Bergarako hitzarmena euskaraz
(1839)

Erri onetaco Ayuntamentubaren partetic aditzera ematen dizutet Diputacioac daucala daclaratuba, Carlisten demboran eguintaco ventac erriyen gauzenac, diradela nuluac, eta motivo onegatic izanic erriyarenac baso, larre, eta mendi, orain sei urte zitubenac, ez dijuala iñor ayetara, egurric eta dañuric eguitera, bada juaten danaren contra, artuco dirala providenciac=

Ygualmente aditzera ematen dizutet, guarda campuarentzaco lurren contribucioaren bigarren plazo, urte onetacoa ipiñiya, arquitzen dala, eta acudi dezazutela pagatzera Septiembre guztiyan beñ.

Bergarako hitzarmena euskaraz

General Cristino Espartero eta General Carlista Maroto juntaturic elcarrequiñ Vergaran (ill onen viyan) juan dan ill aren 31 atzenecuan hamasei batalloy zaldizco eta artilleriyarequiñ guerra sey urtian iraun dubena acabatzeco eta paquia declaratzeco Castilla Vizcaya eta Provintziya onetan, eguin dute combenio, bat, ceñaren articulo principalenac dirade abec

1º. General Esparteroc aguindu du Goviernuagan (partetic) empeñatuco dala benaz consegui dediñ fueruac conserbatcia.

2º. Carlistetaco gefe oficiale eta empleatu guztiac guelditzen dira beren gradubaquin nay dubena seguitzeco tropetan Erreguiñaren favore, eta nay dubena bere errenta dagoquiyonarequin bere erri, Provinciya, edo campuan berac aututzen duben bezela, eta beste gañeracuac nay dubena echera chit libre, eta nay dubena tropara.

Tropa Carlista napar eta Alavesac presentatu nay badute Castillano Vizcayno eta Guipuzcoanoac bezala, admitituco dirala convenio onetan.

Prisionero arquitzen diran guztiac Castellano Provinciano eta Vizcaytarrac conbenio onetan conformatzen diranac guelditzen dira libre paquiaren bentajac disfrutatzeco. Nay eztuenac seguituco dute beren suerte prisionerotzacua.

General Espartero guelditzen da presente eguiteco Goviernuari consideraciyua izan dezan alargunen eta huerfano guelditzen diranen gañian.