Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco/Otso ta Asto gaixotua

Wikitekatik
Otso ta Asto gaixotua
Jakiñik Otsoak gaixo, edo eririk zegoala Astoa, joan zitzaion ekustera sendatzeko estalgarriaz. Ikutzen zion an ta emen, ta diotsa:

        —Non dezu miñ? Non dago zure gaitza?

        Eranzun zion Astoak bere Mediku, edo Sendagille ederrari:

        —Zuk ikutzen didazun leku guzietan daukat miñik andiena. Orretan dago nere gaitza, edo kaltea; ta eskerrak emango dizkitzut pakean bazaude. Zu bezelako Sendagillak dira gaitza irasteko obeak.

        Ipui onek dio, gizon gaiztoak saldu nai dutenean on egiña itz ederrakin, orduan ari dirala geien gaitz egiten. Bada


                Ez sinistu gizon gaiztoari

                Gezurra dariolako alakoari.