Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco/Otsoa ta Irudia

Wikitekatik
Zebillela Otsoa basoan, arkitu zuen Irudi, itxura uts, edo imajiña bat. Artu, ta egon zan goi ta be begira, ta dioe esan zuela.

        —O zein ederra zeran! baña ez dezu zenzu, ez garuñik.

        Ipui oenk lotsatu bear ditu edertasun utsean biotza ipinirik daukatenak. Eder adingabeko, ta argi laburrekoa da zenzunik ez duen Irudi uts baten gisakoa.

Edertasuna da egun laburrekoa; Jakituria bizitza guzirakoa.