Edukira joan

Jabiertar Frantzisko Santuaren bizitzatxoa

Wikitekatik

Jabiertar Frantzisko Santuaren bizitzatxoa
pages 1-31

JABIER'TAR FRATZISKO SANTUAREN

BIZITZATXOA



LIZARAGA'TAR JOAQUIN

Elkano'ko Apaiz zanak egiña



IRUÑA'N

Aita Kaputxino'en 'Irarkolan,

1922


Elizaren baimenarekin


AUŔEKO ITZAK

Aurten betetzen dalako irugaŕen eunurtea Xabiertaŕ Frantzisko deuna Santuen artean Elizak jaŕirik, Napaŕo'ko Aldundi (Diputación) goragariak erabaki txalogaŕi bat baño geiago artu ditu gure Santu aundi au Napaŕ guzien artean ezagurazteko.

Onengatixe erabaki du bere bizitzatxo au azaltzea. Egues ibaŕeko, Elkano izena duan eŕiko seme ta bereartako Apez izan zan Lizaŕaga'taŕ Joakin jauna zanak egiña da.

1748'garen urtean jaioa zan jaun ori eta larogei ta sei urte zituan garaiean il zan irurogei urtez bere eŕiko Apez izan ondoan.

Napaŕoan geienik euskeraz idatzi edo eskribitu duan Apeza.

Irakurgai asko utzi zuan bere eskuz ezaŕirik, baño oso gutxik ikusi dute argia.

Urteko igandetako Platikak edo Itzaldiak, argitaratu ziran Donostia'n 1846'ean.

Bonaparte'tar Luis Luziano'k argitaratu zituan Londres'en S. Juanen Evangelioa ta Jesus, Copla gisa batzuk celebratus Jesus Jaunaren amoreac ta fervoreac.

Baño oraindik bere irakurgai asko ta asko itzalean arkitzen da. Auetako bat da, Santu zenbaiten bicitzac euskeraz laburquiro paratuac izena daramana.

Napaŕo'ko Aldundi etxean dago ori. Ta ortixe artu dugu itzez-itz orain irakurtzeko zure eskuetan jartzera goazkitzun au.

Egilearen egunetan euskera asko galtzen ari zan eŕi artan eta bere ingurukoetan eta nabari du. Erdal itz asko sartzen ditu ta esanera ere aski erdal usaiduna du frankotan. Baño ezertxo ere aldatu gabe, ez itzetan, ezta ere idazkeran edo eskribitzeko moduan, egileak dakaŕen bezalaxe ematen dizugu.

Irakuŕi geldi-geldi zuen etxetan, euskaldun onak, Santu euskaldun onen bizitza aŕigaŕia ta mirari aundiak. Zail-xamaŕ irudi badu ere lenengo aldiz aditzeko, ez utzi bela eskutik. Ikusi zazu guzia ta azkenerako eŕaz adituko diozu ta ezde- zu atsegin txikia artuko.

Kalpaŕegi.

ADITZEKO ITZ ZALENAK

Cio, irakuŕi zion— ce, irakuŕi zen— zue, irakuŕi zuen— citue, irakuŕi zituen— cequio, iracuŕi zitzaion— cire, irakuŕi ziren—andigura, irakuŕi aundi ura— cordelgaiec, irakuŕi cordel aiek—gaugartan, irakuŕi gau artan— in, irakufi egin.

San Francisco Xavier

Sandubat andia, gure lecuquidea, Nafarrtarra, Nafarroaren honra, gloria, ta Sendagalla da San Francisco Xavier. Jaioce Xaviergo Casteluan gendaqui nobletic, milla laureun ta lauroguei ta amazazpigarren urtean. Asiric ongui, ta icasiric lembicico letrac, bializute Parisa, non icasi zituen arte goragocoac, ta Cathedratico eguinic eracutzicituen. Allegatuze an estudiatzera San Ignacio Loiola Jangoicoaren providencias, ta billatu naies lagun, fundatzeco Jesusen Compañiaco erreligionea, ta irabazteco Arimac Ceruraco, eguincequio adisquide. Ze San Francisco animoso, goapo, garboso, ta goranaia, ta ala bizarroqui portatzencena gucietan. Zué arrebabat Monja descalza Gandian Sandaren fama zuena. Oni escrivitzencio Aitac, nola bere anaia Franciscoc al cinamentu asco ecustenzuen bere estudioetan Parisen, baña gastu anitz ematenziola. Sandac errespondatucio Aitari, etzeiela errepara gastatzean bere anaia Franciscorequi, ezi Jangoicoac zeuca la destinaturic Indietaco Apostolu, ta escogitua eramateco Jesu Christoren Evangelio Sandua gende gaietara.

Ortaco San Ignacioc amoltsuqui maiz consejatzencio despeitzea munduco Vanidedea, ta osoquiro ematea zen gucia Jaungoicoari, errepetitus Evangelioco eguia andigura, quid prodest homini etc. Francisco Francisco, zer prochu du batec, naiz irabaci mundu gucia, galtzenbarimbadu bere arima?.. Itzebequi, exercicio espitualeequi arguituric Jangoicoaren graciaz, ta errendituric biotz andigura, emanze beingoas beticos Jaungoicoari. Asize garaitzen passioneac, ta castigatzen gorputza: eta ceren indarr andias, laster eta sálto eguiteas izanzen Sendagalla, penitenciataco lotucitue fuertequi azpiac eta besoac cordel batzuequi, passatus embarazu ta oñaze asco, emangabe aditzera inori. Ama Virgiñaren Asuncione egunean eguinic lagunequi Voto Jerusalengo peregrinacioaren, bere demboran atracire Parisdic Veneciara joateco oñes pobre-guisa neguaren ecaitz, ta heregeen ertean. Videgartan ibiltzearequi sarturic cordel gaiec araguiac barma, aurquituze Sandua ezin pausoric emanes: bear izanzue aguertu causa lagunei, ta guelditu lembicico errian.

Deituric Barbera, ta aguerturic llagac, ta icusiric cordelac ondaturic araguian, arrituric alaco penitencia-guisas gueldituze, etzela treve bota- tzera escuac, bearzela ebaqui anitz. idiquitzeco, ta atratzeco araguietaic cordelgaiec. Guciac penas beteric, etzelaic erremedioric, ez paze Jangoicoaganic, egoncire oracioan gaugartan; eta aditucitue Jangoico onac, ceren ezi biramonean aurquitzire cordelac zaticaturic, llagac sendaturic, ta Sandua ain sendo, ezi bereala paratuzé videan, gozoso guciac ezin aspertus emanes orgatic esquerr milla Jaungoicoari?

Venecian empleatzenze assistitzen heriei hospitalean, eguines bearrziren zervitzu guciac ain nola Christo berari. Berceen ertean ze bat llagas, materias usai gaichstos gogaitz ematenciona. Sanduac garaitzeco, cer eginzue? Beiratus pobregura, nola balitz Cristo bera, applicatuzue bere agoa llagara, chupatucio materia zeriona; eta accionegonen casos eguincio Jangoicoac gracia, ez sentitzeas andic alcina gogaitzic batere alaco lanetan, baicit devocio ta gusto. Erroman disputatuzue Aitasanduaren presencian, ta beraren bendicioarequi itzuliric, ta Ordenaturic Sacerdote, ta prestaturic asco demboras celebratuzue meza lembicicoa Vincencian: ta asize predicatzen Evangelioa, eracusten dotrina Christianoa, aditzen Confesioac, ta convertitzen. arimac, nola balitz Cerutic etorria. Demboragar- tan Portugalco Erregue D. Juan irugarrenac es caturic sei compañiacoetaic bialtzeco bere indietara: bida señalaturic ortaco, baña ebetaic bat herituric, onen partes señalatuze San Francisco, yá zegona Jangoicoas. Bereala atraze animoso alegre bere Breviaroarequi sollic, nola balidocie erribatetic bercera urbil. Emancio lendanic orren- señale cembait Jangoicoac bein mostratucio bere borondatea zela, zervitzazaion Indietan, ta balema becala indiobat bere soñean ezin jasos: berce bein adiaracicio passatu bearzuen trabajuqueta andia: baña naiz bai, alaere Jangoicoaren amores asize oyus, yago, Jauna, yago, yago.

Videan ya asize Jangoicoa mostratzen, zela Francisco bere maite Escogitua, obratus beraren medios prodigio miragarriac, eta Sanduac ere bai Jangoicoas sollic caso itenzuala, ceren ezi passaturic urbil bere errira, etzué nai izan ayestu, icustera, ez bere Ama ere, vicizena an. Portugala ellegaturic, bereala hospitalean zé bere ostatua. Berealá asize barratzen Santidadearen achona; ta dembora gutiren barnean progatzen provechu andia Erregeren Cortean. Orgatic ya Erreguec ez luzque nai utzi andic; baña S. Ignacioren consejus artuzué ontzat guelditzea an laguna, ta uztea S. Francisco Indietara. Ortaco logratució Aita Sanduaganic Nuncio Apostolicoaren bula.

Viage lucegartan emanzue virtute ta santidade guciaren exemplu, gucien zervitzari, guciei comsejatzen, lagun eguiten, asistitzen sano ta heri ta iltzenzirenei: de manera ezi guciec admiratzen, ta estimatzenzute Sandu becala. Amirur ilabeteén buruan ellegaturic Goan, lembicico eguinzuena ze presentatzea an Obispo zenari bere titulo zuena Aita Sanduaganic, etzuela nai usatu, baicic noiz ta nola naizuen Obispoac, ta escatzenciola bendeicioa. Admiraturic alaco hu- miltasunas arrec, eta ezaunduric zela Jangoicoaren gizon sandua, esancio usazezala naizuen becala. Asize obratus caridadea hospitaleetan beti bezala. Vicicire an christaoac eta infielac nasteca; eta ezaunduric christioen gaichsto izatea dela estorvu andia christiatzeco infielac, asize predicatzen ayei goizetan ta arratsaldetan espiritu andiarequi; ta ortas landara era custen doctrina christiano aurrei ta ignorateei humil arresti miragarriro. Icusteco ze guizón sandugùra, Aita Sanduaren Legado izanic, ibiltzea carricas carrica soñatus chinchabat, eta erranes oyus, O christiano fielac, Jesu Christoren adisquideac biali zeuren humeac ta echecoac doctrina christianora otoi langoicoaren amoreagatic.

Pregoa berrigau aditus acuditzenzute gendeec montonta, ta aditzenzute sanduaren itza ala nola Jangoico beraren itza: eta Sandua acomodatzence aien itzcuntzara entendarazteagatik. Si nestadaquien baño yagoda atrazuen frutua, eracutsis ala doctrina; ta doctrinaco oracioac cire ango cantac videetan, campoetan, lecu gucietan: borz ilabetez ala logratuzue berritzea costumbres ciudade andigura, ta ingurucoac, ezpaizeizque ezaun, lenecoac ziren ya. Confessatzera eldu zequion gendetzearen amarrgarren Zatia ere etzuque aditu, naiz ortan egonic gau ta egun al gucian.

Andic joance Provincias Provincia, Erreinus erreinu, eraiquis Jangoicoaren itza, ta logratus zeruraco eraicio abasto. Principioan naiz ez aimberce lograturic persona larrietaic, baña yago ez milla aur ilcire bataiaturic, ceñei encomendatze ze Sandua, Cerura zirenei bezala, logratzeco Jangoicoa ganic gracia, convertitzeco ayen buratsoac; eta zió, aurraiengatic sollic ere placer zuela aimberce milla legoa vide passatuas. Guero asicire convertitzen larriac ere, guizonquiac, emaztequiac, aberatsac, pobreac, jaquintsuac, erregueac berac. Ogueitamar milla legoa vide passatu zuela diote bere misioneetan: cembat milla ta millon arima convertitu zituen; norc daqui? Bazire egunac, noiz bataiatuaren utses acituric ezin goratu zuquen besoa ta ezin atra agotic itzac. Bitarteo zembat trabaju, cembat viciaren peligro, cembat trance gogorr pasatuzuen, norc conta? Baña Jangoicoai zion amore andigarrec gucia guti iduriaraz tenzio, ta despreciarazten descansua, osasuna, tavicia ere, ceren ezi beraren ansia ze acabatzea Jangoicoaren zervitzutan. Enetaco vicitzea da Cristo, cio S. Pablorequi, ta iltzea ganancia. Baña Jaunac ere cuidatzenzue bere zervitzuco onetsias, guardatzenzue bere escuas betetzenzue consolacios ta gracias, eta beraren medios obratzencitue Apostoluen demboretaco grodigio ta milagroetaic abasto; mintzaracis anitz mintzo-guisa diferente; batean mintzatus entendaracis guciei nori berean, botatus demonioac, calmatus itsasoac, detenitus iruzquia ceruan, jautzi aracis andic su, Viztus ilac orciondoan ere, sendatus herimota guciac eta ori ez bere personas solamente, baicic bialis aurrac bere palo, edo errosario, edo alaco gauzarenbatequi heriengana, ta an errezatus ayec cerbait oracio.

Amarr urte ta cembait illabete iraunduzué Indiagaietan lan ta lan, atzenduric descansuas, irabacinaies mundu gucia Jesu Christorén. Azquenerat Japongo erreinuan erranciote ango jaquintsuac, ayen erreligionea etorrizela Chinatic, eta etzutela artuco Jesu Christoren erreligionea, ezpazute artzen Chinan. Sartucequio gogoan passatzea Chinara, naiz zegon erchiric erreinugura campocoendaco viciaren penarequi. Ingeniatuzué nola zeiquen joan: estorvaturic origizonen minchagaichstoqui: ingeniatuzue berce guisas joatea, naiz viciaren arridiscoan: ellegaturic sanchoango Islara, nondic Chinara den ogeitamar lecoa; emendic ustezué passatu; baña etzeizan posible; ta Jangoicoac admitu cio deseoa, naiz ezin cumpli. An emancio sucarr edo calenturabatec; ezin sendatuzé ongui: eta ezaunduric naizuela Jangoicoac eraman cerura, gucia itzulizé deseatzea Jangoicoaren icustea errevelatucequió nola ilbearzen, ta erretiraturic echolabatean an oyanean, desam- paraturic munduaganic, baña zeruaganic ongui amparaturic consolacio ta favore andiequi, Jesus ta Mariaren besoetan entregatuzue espiritu andigura igozeco gloriara errecibitzera corona. 2 Dec. ann. 1552.

Guelditu zen gorputz sandua edertasun berribatequi vici idurizuela mostratus arimaren gloria ta causatus devocio, erreverencia, ta admiracio beiratzeas nola honratzenzuen Jangoicoac arima andigarren concha-izana. Portuan zeudenec ai- turic berria, lasterr eguinzute echolagartara, eta dovociosco negarrequi errevestituric ornamenta sacerdotaleés paratuzute caja batean eramannaies berequi itsasoncian, ta ortaco inguratuzute calcina vici cantidades consumizeicen araguiac joan bearzuteneco. Andic bi illabete terdi ya joan bearzutelaic, bializute icustera, otezeuden ezurr sanduac disposicioan passatzeco oncira: eta aurquituzute gorputz gucia nola len bere araguiequi ba tere aldatugabe ain fresco flamante, ceruco achon gozobat errespiratzenzuela.

Arrituric Jangoicoaren milagrogartas eramanzute itsasoncira, ta andic Malacará, non errecibituric processio solemnebatequi aguertuze ain oso fresco fragrante oroat nola ilzen egunean, obratus bateo Jangoicoac arren medios asco favore miragarri. An atraric cajatic orcizute lurr-barnean Jangoicoaren permissios, baña urbilen Agustuan devocios icusi naies Goatik joanciren Erreligiosoec aurquituzute ain oso, ta odola zeriola, ta fraganciabat Cerucoa bezala. Paratuzute berriz caja batean eramateco Goara, non depositatuzute gorputz sandua amasei ilabeteen buruan ain oso fresco fragrante beti nola lembicico egunean. Declaratus Jangoicoac beraren santidadea onequi ta berce infiniciobat milagroequi, Canonizatuzue Aita Sandu Gregorio XV'ac 1622 urtean.

S. Theresa, S. Felipe Neri, S. Ignacio, ta S. Isidro Necazariarequi bateo.

Ezin contaala dire San Francisco Xavieren medios Jangoicoac eguintuen milagroac, il baño len ta il ondoan: baña gure doctrina, exemplu, ta provechutaco, obe da contatzea prendac, virtuteac, ta obra onac.

Norc ordea aipatu ere arima Sandugarrenac? Cembait bacoch aipa zagun gueuren oneraco. Nondic asico gara? Humiltasuna da nola barnatzea
lurra, plantatzeco fedearen cimendua, onen gañean fabricatzeco santidadea. Da humiltasuna virtute bat, ceñequi gizonac ezaunduric eguiaz bere burua baitauca deustaco bereganic, desestimatzendela siñes, ta batere ez presumitzen. Nola on gucia baitatorr Jangoicoaganic izatecos gauza onic guizona baitan, da preciso asentadezan humildadearen cimendugoi, ezperen deus onic eztio fiatuco Jangoicoac, ceren ezi subervo presumi- tuei dióte oposicio, baña humillei ematendiote gracia.

Eta ala ezta, ta eztaique izan ere guizon onic ta provechuscoric humil eztenic, baicic ere cembatenas sanduago, humillago, ezi obraren ariora bearda beti cimendua, ezperen ezta iraupetsu. Sandu andia ze San Francisco Xavier, ta aguitz humila. Bañan cein humila? Humillatzenzé gucien pean, naiz izanic Aita Sanduaren Legado, pobreei, herieei, beartsu, guciei zervitzatzen edocein oficiotan. San Ignaciori escrivitzeco ta arren cartac leitzeco, paratzen zé belaunico; Beñere etzué aguertu potestade zuena Aita Sanduaganic, baicic bein presentatzeco Obispoari obediencia, ta berce bein lotsatzeco Atalacaco Gobernaria estorvatzen zuena Chinaraco viagea. Bere alimentu escasa limosnas ematen ciotena: bere tresnac zarr zarrac zarrataturic comunquiro. Ezin zezáquete jaintciaraci berririk. Bein etzequiela paratu ciote sotana berribat; icusizelaic vestituric artaz etzé baratu aldatuarteo bere sotana zarra. Bada ceimbat burla tescarnio sufritu zué gozoro?

Japongo Erreinura joateco, alocatu zé Correoguisa zaldun batequi; ta Sandua cargaturic meza errateco ornamentuequi ta zaldungarrén maleta batequi soñean zoeie alcinean oñes, ta aldartez lasterca ladronen casos elurr eta loietan! Cortegartan izanic gerra-dembora, ezin logratu zue, baizic desprecio ta escarnio, tiratzen ziotela aza ta maiza cozcorres; eta ala itzuli zé sereno irabaci zuela beretaco Sanduen tesoroa, baitire tratamentu gaichstoac! Becatari ta gaichstoequi ere etze asarratzen gogortissoc, baicic humil-humila errogatus, consejatus, adisquide amoltsu mostratus, iduribai zue soldadoequi soldado, guciequi adisquide, irabacinaies guciac, niori desplacer egin gabe. Ala zé bere errana, ni neurearequi atratzeco, sartzen naiz ayenarequi. Ala encargatzen ciote lagunei beti usatzea modu ona ta humila. Onequi cembat conversione miragarri logratu zuen, norc conta? Eta yago dena, mantenitzea lecugaietan galdugabe, ta an iten-zituen onquiac, escrivitzen zue zirela bere anaia erreligiosoen oracios ta merecimentus: contra berriz logratzen etzen gucia zió zela bere culpa ta becatuengatic. Milagro iten zituenetan admiratzen ta laudatzen zue Jaungoicoaren ona, egiteas alaco indignoaren medios, ezi gaichstoen gaichstoena contatzen ze bera, infinito zor-ziona.

Ezaumentu humilgoni darraio eguitea oracio Jaungoicoari ta escatzea pobre guisa fede ta confianza onarequi. Lecu gucietan dagon bezala Jangoicoaren Magestadea, gucietan acuditzen zue beregana, nola hume pobre batec Aita onagana. Etzeique egon temploan nai adiña: baña bere pechoa consagratu zue templo-guisa. An biltzen zue bere gogoa iteco ta bear gucietan; escatzen zio sinquiro an; eta Jaun onac an arquitzen, ta eracusten ció bere borondatea, ematencio gracia bearrorduan.

Ta ala beti zego bere Jangoicoarequi, eta etzeique atzen. Lotan ere asco aldis aditzen zute suspiratzen ta erraten jo nere Jaungoico Jauna! ¡o nere Jesus ona! o nere arimaren amorea! etc. Zén bere Aingueru guardiacoaren aguitz devoto, ta San Miguelen, ta berce aingueruen. Bada Ama Virgiñari zion amorea eztaique pondera, nola hume onac ama onari, eta vician bezala iltzeracoan progatuzue Ama divinagonen amparoa. Baña Jesus onaren pasio ta eriotzean zuen continoco meditacioa, ta erraten zue direla obec Jangoicoac digun amorearen prenda seguro ta claroenac. Beti zerama berequi Cristo grucificatuaren imagina, cein eroriric ustecabean bein itsasoan, etzén baratu otoi ta otoi, negar ta negar, ecarricion arteo caramarro batec ontzira. Sacramentu aldarecoan ordea nola erretzen ta urtzen zén amorez,; norc explica? Meza erratean zue bere gloria-guisa; principalquiro sagrasgueros an zire bere amoresco suac ta negar gozoac betetzen cirela devocios ta admiracios assistitzen zutenac. Comecatzera ematen zuen belauni- co erreverenciaren utses, ta postura óntan icusten zute cenbait aldiz goraturic airean. Eta bere iteco anitz ta andien ertean zeiquen gucian erretiratzen ze Sacramentuaren presencian temploan nola txita olloaren egalpean. Gañeracoan etzuelaic demboraic libre, loari quentzencio gauaz, ta batzutan belaunico ta auspesca, berce batzutan paraturic beguiac Ceruan elevatzen zé gogoa ta gorputza ere airean gora: eta icusize arroturic bi escus sotana pecho gañetic, clamatzen, asqui da, Jauna, asqui da, ezin soportatus amorearen sua, ta consolacio divinoaren erauntsia. Ascotan icusten zute suturic aurpeguia istarguitzen, etzirela treve beiratzera aurquez-aurque. Baña nonnai ta noiz nai zeucan presente bere Jauna adítzen, ta érrespondatzen, argitzen, animatzen, ta guidatzen zuela nola bearzen.

Andic zue arimo andigura, sartzeco trabaju ta arrichsco andienetan, ez lotsatzeco deustas ere, ez eriotzeas, ez venenoes, ez ezpata, saeta, ar ma gucies, ez mundu gucias ere. Bein etorriric christiano berrien contra Badagaen tropa andi bat armaturic, paratu ze bacarric bere gurucearequi alcinean ta corage andiarequin erreprehenditus guibelaracicitue guciac. Ascotan nai zutelaic adisquidec gueldiaraci etzeien joan Atoroen islara, ta lecutara, non baseicien guisa ziren gendeac, iltzen ta jaten zutenac guizonac, Sandua batere turbatu gabe admiratzen zen ayen fede gutias Jaungoicoagan: Ala escrivitzenzue bere erreligiosoi, nic Jangoicoari sollic diot beldurr, ceñen escupean baitaude gauza guziac, ta batec ere ezpaiteque gaizquiric eguin, nai ezpadu berac. Baña cerc zuque lotsatu Sandua antsiatzen zegona padecitunaiez beti ta il naiez Jaungoicoagatic? Eriotcen erdian guardatzen zuen Jaungoicoac.

Andic ere, diot oraciotic zue argui divinogura, icusteco ez solamente urrutico ta gueroco gauzac, baita ere biotz-barnecoac. Cembat aldis anunciatu citue aguituco cirer onac eta gaitzac? Malacan atraraci citue itsasonci guti batzuc etsaien iruoguei oncien atzean; eta guciac zeudelaic urriquituric utzias joatera gutigaiec ya galdutaco zeuzquitela, Sanduac acarr inciote fede gutias, eta pulpitotic pintatu ciote batalla eman zutena, nola beguis icusbalez, nola irabazi zuten Victoria, cembat ontci ondatu, cembat arrapatu zuten, eta noiz allegatuco ziren triunfante. Guzia aguitu bezala. Bein bearr izan zue diru pusca bat erremediatzeco doncella bat: joancebere adisquide baten billa, escatzeco: deitzen ze Pedro Vello; cego divertitzen jocuan lagunequi, ellegatucelaic Sandua: onec eguincio peticioa humil; arc errancion chanzas, garai onetan eldu da, Aita, diru esque, orain bearrean garalaic emen jocatzeco. Baña berla eman zion escritorioco guiltza, bidocie Jangoicoarequi; arbez nai duena. Joance: artuzue irureun ducat; ta itzuli cion guiltza. Arc galde eguin cion amoltsu, ¿eta cembat artu dida? Sauduak, irur-eun ducat. Velloc orduan, oh Aita erran cion, chur ibilli da; nic uste nuen an ziren ogueita amarr milla ducatetaic erdia beintzat artuko zuela.

Sanduac ezaundurik, sines gogotic ziola, bilduric bere baitan guticho bat, bereala esquer milla emanik seguratu cio, etziola faltatuco beiñere Jaungoicoac, ta il baño len ta len jaquinen zuela noiz bearcen il. Andic alcina eman ze gucia Jaungoicoari, eguines limosna ta obra on anitz. Asco urte pasaturic, azquenaren principioan ezaundu zuen señale eman ciona: asi ze prestatzen yago, ta despeitzen bere adisquideac berce munduraño; ta icusten zutelaic sano ta sendo, uste zuten simpletu ote zen; baña arc segui bere teman. Azquen eguneco prevenitu zuen bere il aria; joance acompañaturic elizara: an illen lecuan etzan ze estaliric luto batequi: cantaturic defuntoen Oficioa ta meza, erran ondoan «requiescant in pace» quenduric gañeko lutogura, arquitu zuten illic.

Jaungoico berac arguitus, bazequie Sanduac Indian asco, gauza aguitzen ciranac Españean. Bein congojaturic botaze agos bera goatze baten gañean, egonce ala nola sentidoic gabe; ta guero chutituric erranzun, Jaungoicoac barca dezazula, urlia.

Guero jaquinze, bitartean zegola personagura eguiten cembait oficio Compañiaren contra. Biotzac ere icusten zitue.

Mercatari aberats batec deitzen zenac Juan Duro, confesaturic Sanduarequi, escatu cion otoi ta otoi, arzezala bere Compañian, nai zuela eman zuen guzia pobreei ta segitu bera. Nequez consentitu zuen Sanduac, beldurr zelaric aren inconstancias. Asize ura errepartitzen, baña urriquituric bildu citue obenchoac, ta paratu cituen oncian ichsil-ichila embarcatzeco. Deitu uen Sanduac: joan cequio ura disimulacio guciarequi, ustez etzequien intencio zuena. Sanduac arttıric apart erran cion serio, becatu induzu, Juan, becatu induzu. Arrituric ura botacequio oñetara, ta confesatu cion, becatu indut, Aita, becatu indut. Ta emendaturic cumplituzuen lenbiz co propositoa, guelditus Sanduren Compañian. Lagun arturic au, ceren artu zuen cenbait limosna licenciaric gabe Sanduaren bearretaco, esterratu zuen isla batera cenbait eguntaco. An izan zuen visione bat Jaungoicoaganic. Alchatu nai zion Sanduari: baña Sanduac gucia declaratucion, nola ta cergisas izan zen.

Berce bat atera zuen estado gaichstotic; eta mantenitzeco gracian, aconsejatu cion confesatzea maiz, ta itzultzea andic onat. Gucia ofrecitu ta ez cumplitu. Aurquitu zuen Sanduac guero berce lecu batean; eta guizon ori joan cequio, arresti, alegre besartatzera. Sanduac severo, nic besarcatu zu? engañatu nauzalaic zeure itza faltatus etzarelaic confesatu irur urtegauebetan? Ez etzaitut iduquico adisquidetaco, ezpazara confesatzen. Ezaunduzuen arc Jaungoicoa zegola Sanduaren biotzean: cofesatuzen, ta emendatuzen. Bercebati galdeguincion, nola zegon, Arc, ongi nago Jaungoicoai esquer. Sanduac berla, gorputzean ongui, baña animan gaizqui: Zegon ura intenciorequi egiteco gaizquibat niore errangabe; baña icusiric, Sanduari erranciola Jangoicoac, confesatu zen berarequi, ta emendatu. Bercebat consejatzenzué Sanduac apartazeila emaztequien comunicaciotic: Ura etzen emendatzen: Sanduac ilbear zen vezperan beiratzen ziola triste ta nigarti, erranció lastimas, ay zutas, ay zutas! Andic guti zebilelaic gaistaquerian ilzuté.

Jangoicoaren comunicaciotic apegatu ere zequio Santuoni gorputz ta animaren castidade, ta garbitasun miragarrigura, ceñen testimonio, emanzuen Jaungoicoac berac, mantenitus ilondoan ere gorputza ain oso argi ta garbi ederr miragarriro. Indira baño len ere portugalen admiratzen ziren Sanduaren ta bere lagunen castidadearen achononas, fama onas. Orgatic bein ango erreguec bialiric Españara bere alaba Erreinataco, ta onen compañian bi Jesuita, ebetatic bati erranomenció erreguec, eguia da errandidatena, damariela Jesuitac belarbat duena virtute, conservatzeco castidadea? (Rodriguez. 1. 3. ta 4. c. 9.) Errespondatu zion irricos, eguia errandiote orren Majestateai. Cer belar da? Jangoicoaren beldurtasuna da gure belarr preciosoa eguitenduena milagroi. Nolaco Jangoicoaren milagroa eztá, ibilis Sandugau Indiagaietan, asco gende animale-guisa vicicirenen artean ainberce demboras mantenitzea ain garbi, ederr, mellaric gabe, nola Sanduen conventu batean? Cenbat indarr, ingenio ta astucia etzué usatu etsaiac, albazuque mancharazi Sandua? Baña etzuque infernu guciac, ceren guardatzenzuen ceruac. Idatzarriric ezin, ta acometituzué bein loan ametsetan: baña loan ere, ametsetan ere Sanduac eguinzue ainberce erresistencia ezi idatzarrizé odola zeriola gotic eta sudurretaic indarr eguinaren utses, garaitzeco.

Caridadea da virtute gucien erreguiña, zaña ta vicitza: gueiac ezin aipa ere, onen gain erragun cerbait. Da caridadea amatzea Jangoicoa gucien gañetic, ta proximoa geuroc bezala Jangoicoagatik. Zaimbat baña bi arrama, bat Jangoicoaren alde, bercea proximoen alde, amatus Jangoicoa beragatic, ta proximoa Jangoicoagatic. Amatuzue ala eguiaz San Francisco Xavierec osoqui affectoas, effectoas, eta perfectoas. Lenic affectoas; empleatus bere afficione gucia Jangoicoagan biotza amorosturic bere Majestadeas; memoria, oroitus atcendugabe; entendamentua, pensatus contino; borondatea, nai izanes soilic naizuena Jangoicoac: arima gucia embargaturic ta. ondaturic Jangoicoagan, nola ezpalitz berce gauzaric munduan, Jangoicoa ezi. Effectoas, obratus ta trabajatus anitz ta algucia Jangoicoaren gustotan principalqui salvatzen bere ta berceren arima baita gauza aguitz quadratzen zaiona Jangoicoai. Perfectoas, padecitus anitz trabaju Jangoicoaren amores, ta padecitunaies yago ta yago ta acabatu naies Martir fede christianoagatic. Baña certan ezaundaiquen obequienic ya amatzenden Jangoicoa, da amatzean proximoac Jangoicoagatic; eta nola arimac baitire ain precioso, eri eben salvatzeagatic ilbaize Jangoico-Gizona, ayen salvatzèco trabajatzean progatzen da caridadearen fiña. Cerc eramanzué Indietaras sandugau? Ez urre, cillarr ta alacoen codiciac, baicic: arimen amoreac. Cere paracicio aimberce trabajo, pena ta peligro, bacic arimen irabacinaiac? Diamante guciac baño geyagonaizué arima bat sollic ere, eta ala ez solamente anitzengatic, baita bagatentic ere artzenzitue viaje luceec, ta neque pena erruac. Especialqui arima galduen irabazteco zé beraren gose ta egarria.

Navegatus itsasoan bein, zorionez onci berean becatari bat choil urratua: Sanduac amoltsugui naizué confesaraci; etzué logratu orduan, ta utzi- zuégueldi. Ellegatu cirelaic leorrera, convidatu zué paseatzera berequi; ta gutibana conversacioaneramanic oyanbatera, biac sollic zendulaic, derepente sanduac quenduric habitua bizcarretic, asizé disciplinatzen ain erru, ezi saltatzen ze odola berceagana; ura cegó arrituric, eta guciago, erranciolaic arrengatic artzenzuela penitencia gura, palacatzeagatic Jangoicoa etzezan descarga bere ira arrengañean. Alqueturic ura ta penaturic botazequio oñetara, utzezala disciplina Confesatuzé negarres, eguin zué proposito emendatzeco, ta emendatu ze. Onequi itzulizé content Berce bein enbarcaturic Vigorraiaren semea oncietan, jaquin zué Sanduac zoeiela an soldado bat choil conciencia gabea vicizena nola ezpaliz Jangoicoric. Sandua arren on naies berce precisioric gabe sartuzé onci berean: ustezuelaic guciec Vigorraiac escatubideciola joatea bere semearen amparotaco. Sanduac, usatu bezala, artuzué tratu soldadogarrequi, aldacanbeti, naiz jocatzena, disimulatus arren lazoqueriac, ta ala mostratzenzequió adisquide. Ya satisfaccio arturic, portura ellegatuondoan, alaco maneran mintzatució ezi eguin zué confesio general bat, ta contricio fiñarequi: Sanduac emancio penitencia leve bat; arrituric ura ain penitencia leveas aimberceco becatuen gatic, Sanduac ció, nic emanen diot Jangoicoari satisfacio gañeracoas; eta berladanic asize disciplinatzen lotsagarriro bere burua. Bercea negar ta negar ya berac culpa, ta Sanduac pagatu bearzuen pena. Ondorean errancio Sanduac, eztut nai zureganic, baicic emendatzea; eta orgatic sollic artudut viagegau, ta itzultzen naiz content logratuas. Orduan berriro emanció negarrari berceac, ta ain agradecituric gueldituzé Jangoicoai ta Sanduai, ezi ya etzé iduri lengoa, baicic guizon bat berria. Cenbat alaco eguinzuè Sandugonec? Ala cé propiqui Jangoicoaren gizona: ala eguinzue bera ain Sandu glorioso: ala beraren medios eguincitue Jangoicoai dagozquion prodigio miragarriac. Ala bete du famas munduan, ta glorias ceruan: eta beti dago mostratzen, bere: adisquide andia daucala An, beraren atencios naituela eguin graciac devotoei, ta azquenean gracia guzien corona gloria eman. Amen.

Xabier❜ko Frantzisko Deunari

Gora dezagun guztiok
Prantzisko Xabier Deuna,
Jainkoarentzat ainbat eŕi
Irabazi zuena.
Gurutze bat eskuetan
aŕturik, ibiltzen zan
sinismena zabalduaz
fedegaben artean.
Naparak oyu biotzez:
gora Prantzisko Xabier.

Aguŕ, gure Zaintzale
Ospetsu garailari,
Gogoen gaizkatzaile,
Goitar Misiolari,
Siñestegaben Artzai, maitasun eredu,
Zuri, Napaŕ guzien
Ospetsuen oŕeri
Gurtzen zaitzu ta auzpestzen
Abeŕia maiteki
Ta zure deuntasuna apal goresten du.

Luŕ ontan den onena
Eskaintzen dizu zuri,

Bere oyanen itzal
Mendien eluŕ zuri,
Gure ibaren eguzki fa uren mur-mur otsa;
Emakume guzien
Siñespen iraunkoŕa
Eta gizon guzien
Zintzotasun jatora.
Ta bere aur guzien lenbiziko otoitza.


Zure asaben aintzak
Utzi alde batera
Ta anai bila zoazi
Basa gizon artera
Kristoren Gurutzea dezula zaingaŕi;
Ta an sutsu, gogo-zale.
Lanean diarduzu
Ta gogoak milaka
Zeruratzen dituzu
Guzientzat zerala argi ta auŕendari.


Oŕegatik da orain
Andia zure izena
Zugandik du Nabaŕak
Aipamen andiena,
Zugatik da luŕean agitz ezaguna:
Noizpait izan dituen
Zaldun ta gudariak
Eztute ura goratu
Ez eŕege andiak
Zuk zure Siñispen ta Gurutzeaz aña.

Zu gure menditako
Lore usai gozoduna,
An uŕun ainbat biotz
Gozarazi duzuna
Ta miñik garatzenak zure uŕenaz poztu,
Bein argia uratzean
Egun ilun batean
Bakaŕik an uŕungo
Itsaso-bazteŕean
Iltzera joan ziñan alai, zoriontsu.


Entzun! zer da itsasoak
Dakargun aiots ori?
Xabier il-zorian
Mintzo zayo Kristori,
Euskeraz, gure Euskeraz ari zayo izketan:
Entzun.....! ta ark azken itza
Igoŕtzen duenean
Dagiogun otoitz au
Napaŕ orok batean:
«Xabier, zu bezela egizu il gaitean.»


Orain gure Ikuŕdiko
Kate burnizkoetan,
Guri iñork ezin kendu
Dizkigun orietan
Ipiñi beaŕ degu Deunaren izantza:
Ta ori ospatzeko
Zoŕ diogun bezala

Gurutze-besoetan
Birjosi dezatela
Gure Eŕiko andreak beraren bizitza.


Ola izango litzake
Beti gure Ikuŕdia
Abefi guziaren
Auŕendari ta argia
Eta zu zaitugula, Xabieŕ, auŕetik
Zure eři biotzeko
Napaŕ'eři laztana
Zuzen bai elduko da
Goiko Jaunarengana
Zuk lendik erakutsi diozun bidetik.