Linguae vasconum primitiae/Doctrina Christiana
| ←Hitzaurrea | Doctrina Christiana |
Amorosen gaztiguya→ |
| pages 4-23 |
Doctrina Christiana.
unduyaden guiçon oroc beharluque peſatu
Tangoycoac nola duyen batbedera formatu
Bere irudi propiara gure arima creatu
Memoriaz vorondatez endelguyaz goarnitu.
Eceyn iaunec eztu nahi muthilgaixtoa eduqui
Ez pagatu ſoldataric cerbiçatu gaberic
Iangoycua ariduçu hala hala gurequi
Gloriaric ez emanen hongui eguin gaberic
Muthilec gure cerbiçutan deramate vrthia
Soldata apphur bategatic harcen pena handia
Iangoycoac beharluque guc veçanbat valia
Cerbiçatu behardugu emaytecoz gloria.
Oguiric eztacuſſat vilcen haci ereyn gaberic
Norc cerhaci ereyn vilcendici comunqui
Obra honac vqhenendu goalardona frangoqui
Bay etare beqhatuy ac punicione fegurqui.
Ceren ieyncoa egun oroz ongui ari bayçaygu
Gucere hala behardugu harçaz vnſa orhitu
Gure hatſe eta fina hura dela penſatu
Goyz etarrax orhituqui haren icena laudatu.
Arraxian
Arraxian ecitian gomendadi ieyncoary
Eta othoy beguireçan perilgucietaric
Guero iraçar adinian orhit adi vertaric
Cenbaitere oracione erraysera deuotqui.
Goycian
Albadaguic ioanadi eliçara goycian
Ieyncoari han gomenda bere eche faynduyan
Han ſarcian penſa eçac aycinian norduyan
Norequila minço yçan han agoen artian.
Ilherrian
Hilez vnſa orhit adi ilherrian ſarçian
Hinolaco ciradela viciciren artian
Hec veçala hil beharduc eta ez iaquin orduya and
Othoy eguic ieyncoari deyen varcamenduya.
Batheyarria
Eliçara içanian ſoeguic bateyarrira
Penſa eçac handuyala recebitu fedia
Ieyncoaren gracia eta faluaçeco vidia
Hari eguin albaiteça lehen eçagucia.
Gorpuz faynduya
Vertan guero ſo albait eguiñoden gorpuz fainduya
Penſa eçac hura dela hire ſaluaçalia
Adoreçac deuocionez eta galde gracia
Azquen finian emandiaçan recebice dignia,
Curucea
Crucifica iqhus eta orhit adi orduyan
Nola yçan redemitu haren odol ſaynduyaz
Harc eryo haritudic hiri leyan vicia
Penſa ezac nola eman hari vere ordia.
Andredona Maria
Andere honaden leqhura ailchaiçac veguiac
Mundu oro eztaquidic hura veçayn valia
Teyncoaren hurranena hura diagoc glorian
Graciac oro vere efcuyan nahi duyen orduyan.
Oandere glorioſa eta ama eztia
qutan dago beqhatoren ſperança gucia
Niçugana nyatorqueçu beqhatore handian
Arimaren ſaluacera çu çaquiztan valia.
Saynduyer
Saynduyer ere eguin eçac heure eçagucia
Singularqui nortan vaytuc heure deuocionia
Ceyn ſaynduren ve ſta daten orhit egun verian
Eta noren ycenetan fundatuden eliça
Orhituqui othoy eguin daquizquian valia
Oracione igandeco
Mifericordiaz bethe ciraden iaun eztia
Othoy ençun yaçadaçu neure oracionia
Biciniçan artian eta erioco phunduyan
çuc ydaçu othoy oſſo neure endelgamenduya
Alteratu gabetaric çure fede ſaynduyan
Gaucen vnſa eguiteco neure azquen finian.
Eta orduyan quc ydaçu indar eta gratia
Beccatuyez vqheyteco vide dudan doluya
Perfectuqui eguiteco neure confeſſionia
Neure beqhatuyez oroz dudan varqhamenduya
Bay dignequi errecebi çure gorpuz ſaynduya
Bayetare vehardiren verce ſagramenduyac.
Exay gayça ginen vayta tentacera orduya
Nontic engana niroyen vere arte guciaz
Othoy iauna enguztaçu lagun çure ſaynduyac
Enexayac venci enaçan neure azquen finian.
Ene arima orduyan har othoy çure glorian
Nola vaita redemitu çure odol ſaynduyaz
Eta nic han dacuſſadan çure veguitartia
Eta ſaynduyequi lauda çure mageſtatia
Goyz etarraſtz eguitenduc buluz etavezticia
Gorpuçaren cerbiçutan barazcari afaria
Arimaren ſaluaçeco ieyncoaren ohorian
Eçayala othoy neque gauça hoyen eguitia
Egun oroz ecin vada aſle oroz igandian
Gure artian haur dacusſat ixutarçum handia
Nola dugun cerbiçacen hanbat gure exaya
Iangoycua deſconoci gure ſaluaçalia
Eta oroc eçagucen dela videgabia
Anhiz gendez miraz nago neureburuyaz lehenic
Nola gauden mudu hunequi hayn vorthizqui ioſſiric
Hanbat gende dacuſcula hunec enganaturic
Oranocoac ygorritu oro buluzcorriric
Eta eztute guerocoec hantic eſcapaceric
Perſonoro hildenian hirur çathi eguiten
Gorpuzori vſtelcera lur hoçian egoyzten
Vnharçuna ahaidiec vertan dute particen
Arima gaixoa dabilela norat ahaldaguien
Hayn viage vortician compaynia faltacen
Orhituqui ygandian vehardugu penſatu
Cenbatetan eguin dugun aſte hartan beccatu
Orhit eta ieyncoari barqhamendu eſcatu
Atorra nola arimere aſte oroz garbitu.
Bi pundutan diagoçu gure gauça gucia
Hongui eguin vadaçagu ſegur parabiçuya
Beqhatutan hil dadina bertan comdenatuya
Berce videric ecin date hobenari beguira.
Ehonere eztacuſat hayn laxoden arçaynic
Oxoa hencen eztuyenic bere ardietaric
Gure arimaz cargu dugu iangoycuac emanic
Nola gobernacendugun batbederac ſobegui
Condu herſi vehardugu harçaz eman ſegurqui
Nori baitu vereodolaz carioqui eroſſi
Hala cinex eztaçana dauque enganaturic.
Contemplatu vehardugu paſſione ſaynduya
Eta ſendi vihocian haren pena handia
Nola çagoen curucian oro çauriz bethia
Huyn eſcuyac içaturic eta vuluzcorria
Ohoynequi vrcaturic nola gayzquiguilia
Eta arhancez coroaturic mundu ororen iabia
Haren gorpuz precioſo eta delicatuya
Gayzqui eſcarniaturic eta çathicatuya.
Elas orduyan nola çagoen haren arima triſtia
Haren ama maytia eta mundu ororen habia
Pena hetan ecuſteaz bere ſeme maytia
Eta hilcen veguietan mundu ororen vicia.
Viocian dirauſtaçu guertuz ama eztia
qure orduco doloriac eta vihoz çauriac
Beguiez nola cenacuſan çure iabe handia
Orotaric laryola odol preciatu ya
Hec nigatic ciradela arinuçu qhonduya.
Orhit adinola duyan eguin anhiz beqhatu
Heyen cauſaz merexitu anhicetan hondatu
Bere miſericordiaz nola huyen guardatu
Fra dolu vqhen vaduc vertan oro barqhatu
Eta aguian hic eguinen vertan verriz beqhatu.
Orhit adi iengoycoaren mageſtate handiaz
Ceruya lurra ychaſoa daduçala eſcuyan
Saluacia damnacia eryoa eta vicia
Eſtendicen orotara haren poteſtatia
Ecieſcapa hari ehor dauguinian manuya.
Mundu honetan vadirogu batac bercia engana
Bana vercian eguiatic bat bedera ioanenda
Nor nolaco içan guiren orduyan aguerico da
Eguin erran penſatuyac aguerico guciac.
Orhit adi ieyncoaren iuſticia handiaz
Nola oroc vehardugun eman qhondu herſia
Eguin oroz recebitu gure merexituya
Eryoa dauguinian vayta haren meçuya.
Ordu hartan afer date hari apellacia
Harc ehori eztemayo oren vaten epphia
Ecetare eſtimacen chipia ez handia
Bat vederac egarrico orduyan vere haxia.
Orduyan cer eguinendut gaixo beqhataria
Arartecoac faltaturen contra iuge handia
Abocacen eztaquique ehorcharen gortian
Oguen oro publicoqui aguerturen orduyan.
Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Behar orduyan eztuquegu guero aguian aizina
Anhiz iende enganatu doa luçamenduyaz
Seguraturic ehorc eztu egun vaten vicia.
Guguirade egun oroz heryoaren azpian
Behardugu preft eduqui gure gauça gucia
Gure gaucez ordenatu oſſo guiren artian
Guero eztugun eguiteco heçaz azquen finian
Arimaz aſqui eguiteco vaduquegu orduyan.
Penba othoy nola gauden bi bideren erdian
Salua bano damnaçeco perileco punduyan
Ehor fida eztadila othoy vanitatian
Saynduyac eçiraden ſarthu vanitatez glorian.
Elas othoy hunat veha beqhatore gucia
Beqhatuyaz damnacendu iangoycuac munduya
Ceren hanbat veccatutan deramagu vicia
Eta guhaurc gure faltaz galcen gureburuya.
Arzayn oroc vilcenditu ardiac arraxaldian
Leqhu honerat eramayten eguraldi gaycian
Bat bederac penſa veça arimaren gaynian
Nola ſaluaturen duen hura vere finian.
Beqhatorec yfernuyan dute pena handia
Pena handi ycigarri eceyn pauſu gabia
Seculacoz egon vehar hango ſugar vician
çuhur denac hara eztohen eguin penitencia.
Harmac eryoaren contra
Eryoa iauguitenda guti vſte denian
Eta aguian ez emanen confeſſione epphia
Hirur gauça albaditu ehorc ere eguiaz
Nola ere hil vaytadi doha ſaluamenduyan.
Lehen eguia
Oiaun hona aytor cendut bewhatore niçala
Eta gaizqui eguitiaz oguen handi dudala
Nic vaycitut offenſatu bide eztudan veçala
Dolu dicit eta damu çure contra eguinaz.
Bigarren eguia
Oiaun hona gogo dicit oren preſent honetan
Goardaceco beqhaturic vici niçan artian
Othoy iauna çuc ydaçu indar eta gracia
Gogo honetan yrauteco neure vici gucian.
Heren eguia
O iaun hona gogo dicit gariçuma denian
Eguiazqui eguiteco neure confeſſionia
Vay etare compliceco didan penitencia
Othoy iauna çuc confirma ene vorondatia.
Eta hoyec eguiazqui ehorc hala ezpaditu
Albayliaqui duda gabe ecin dateyela ſalbu
Bere beqhatuy ac oro vaditu ere confeſſatu
Eta hala çinhex beça nahi eztenac enganatu.
Apezeq ez apezpicuq ez etare aytaſaynduc
Abſoluacen halacoaren eceyn bothereric eztu
Iangoycua bethiere vihocera ſo diagoçu
Guhaurc vano ſegurago gure gogua diacuxu
Gogua gabe hura vaytan hiçac oro afertuçu.
Regla eçac egun oroz onſa heure etchia
Eure gauça gucietan emac diligencia
Eta eure trabayluya duyan penitencia
Iangoycua lauda eçac gauça ororen buruyan.
Honequila albayteça bethiere conuerſa
Gaixtoqui ecin ayte gayzqui beci prouecha
Bercer eguin eztaçala nahi eçuqueyena
Ez etare falta ere hiaurc nahi duyana
Legue honi ſegui vedi ſalbu nahiduyena.
Hamar manamenduyac:
Doreçac iãgoyco bat onheſtz oroz gaynetic
Haren ycena ez iura cauſa gabe vanoqui
Ygandiac eta veſtac ſanctifica deuotqui
Ayta eta ama ohoraiçac vici yçan lucequi
Ehor erho eztaçala ez etare gaycetſi
Norc veria vayecila emazteric ez hunqui
Vercerena eztaçala ebaxiez eduqui
Fama gayciq eztemala lagunari falſuqui
Bercen emazte alabac ez deſira gaystoqui
Eçetare vnhaſuna lecotbedi iuſtoqui.
Manamenduyac hovec dira iangoycuac emanic
Hoc veguira diçagula ſalua guiten hegatic.
Iudicio generala
Iudicio generalaz nola orhit eztira
Beccatutan vici dira bethivere ay ſira
Egun hartan gal ezquiten aycinetic veguira
Han orduyan eztuquegu ehorc ere ayzina
Harçan vnſa orhitcia çuhurcia handida.
Arma arma mundu oro iudicio handira
Ceru eta lur ororen creadore handia
Munduyaren iuyacera rigoroſqui helduda
Nola gauden apphaynduric bat bederac beguira.
Manamendu ygortendu mundugucietaric
Gende oro bat daquion ioſafaten vilduric
Ehonere ehorere eſcapatu gaberic.
Ceru eta lur gucia daude yqharaturic.
Eryoa manacendu eceyn falta gaberic
Hilac oro dacacela aycinera viciric
Hantic harat eztuquela vothereric iagoytic
Mundu oro iarrirenda bi lecutan herſiric
Glorian ezpa yfernuyan ezta eſcapaceric.
Manacendu yfernuya andi eta vortizqui
Handirenac ygoriçan luçamendu gaberic
Arima eta gorpucetan nahi tuyela icuſſi
Eta emanen darayela cer vaytute mereci.
Gende honac onſa penſa iuge hunen gaynian
Nola duyen gucietan poteſtate handia
Eryoan yfernuyan ceru eta lurrian
Ceren dabil haren contra vada veghatoria.
Gure artian haur dacuſſat ixutarçun handia
Nola dugun cerbiçacen hanbat gure exaya
Iangoycoa deſconoci gure ſaluaçalia
Eta oroc eçaguçen dela vide gabia.
Harren bier emanendu ſentencia piçuya
Elgarrequi pena diten ifernuco garrian
Seculaco ſuyan eta eceyn pauſu gabian
Oroc othoy onſa penſa cerden y rabacia.
Egundano ezta içan ez içanen iagoytic
Iudicio hayn handiric ez etare vorthizich
Sortu eta ſorcecoac hilez guero pizturic
Oroc hara vehar dute eſcuſatu gaberic.
Anhiz gauça vehardira iudicio handian
Iugeac duyen poteſtate parte ororen gaynian
Demandantac erran deçan vere cauſa eguiaz
Bayetare defendent ac bere defenſionia
Porogatu datenian norc duqueyen çucena
Sentenciaz eman deçan iugiac noriveria.
Egun hartan iuge date mundu ororen iabia
Baytu ororen gaynian poteſtate handia
Acuſari vera date eta conciencia
Beqhatu oro publicoqui aguerico orduyan
Beqhatoren contra date orduyan mundu gucia
Cerenduten ofenditu hayen creaçalia
Ordu hartan ixildauque triſte veqhatoria
Orotaric cerraturic daude pauſſu guciac.
Iuge iauna iraturic egonenda gaynetic
Yreſtera apphaynduric yfernuya azpitic
Exay gayça acuſacen ezquerreco aldetic
Beccatuyac eſcuynetic minçaturen publiqui
Hire contra heben guituc ihaurorrec eguinic
Gayzquienic contra date conciença varnetic.
Eſtalceco ez içanen chonere leghuric
Aguercera norc eguinen ordu hartan vathiric
Mundu oro egonenda hayen contra Iarriric
Saynduac ere ordu hartan oro egonen ixilic
Ingeac ere ez ençunen ezeynere othoyc
Egun harçaz orhit guiten othoy hara gaberic.
Nondirate egun hartan hebengo iaun erreguiac
Duque conde marques çaldun eta verce iaun nobliac
Eta hayen armadaco guiçon ſendoen valentiac
ordu hartan valiaco guti hayen potenciac.
Iuriſta eta theologo poeta eta doctoriac
Procurador aduocatu iuge eta notariac
Ordu hartan aguerico clarqui hayen maliciac
Eta guti valiaco cautela eta parleriac.
Aytaſayndu cardenale apphez eta prelatuyac
Berez eta ardioroz eman vehar han conduya
Egun hartan handiena yçanenda erratuya
Eta vardin iuyaturen handia eta chipia.
Afer date egun hartan hari apellacia
Ehonere eztaçagu iaunic yere gaynian
Malicia gayci çayca eta mayte eguia
Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Egun hartan guero eztugun eguiteco handia.
Seynaliac ginendira aicinetic trifteric
Elementac ebiliren oro tribulaturic
Iguzquia ilharguia odoletan ecinic
Ychaſoa ſamurturic goyti eta veheyti
Hango arraynac icituric ebiliren ialguiric.
Eta lurra icigarri oro iqharaturic
çuhamuyec dacartela odolezco ycerdi
Tenpeſtatez igorciriz ayre oro ſamurric
Mendieta harri oro elgar çaticaturic
Mundu oro iarrirenda ſuyac arraſaturic.
Iuge iaunac manaturen vera iauguin gaberic
Gauça oro xahu deçan vehin ſuyac lehenic
Saxu eta quirax oro dohen mundu gucitic
Eta hala iarrirenda lurgucia erreric.
Trompetada minçaturen mundugucietaric
Hilacoro iayqui huna çuyen hobietaric
Arima eta gorpucetan oro vertan pizturic
Oroc hara vehar dugu eſcuſatu gaberic.
Iuſtu oro yganenda hertan goyti ayrian
Eta egonen eſcoynetic iugearen aldean
Beccatoreac dolorezqui ſugarrian lurrian
Hariqueta dançuteno ſentencia gaynian.
Dagonian gende oro aicinian vilduric
Iauguinenda rigoroſqui ſaynduyequi cerutic
Ioſafaten egonenda airian gora iarriric
Beccatorer eguinendu arrangura handiric
Haren hiçac eçarriren oro erdiraturic.
Hartu nahiçu yenian paſſione ſayndua
Haren contra gincenian armaturic gendia
Hiz huxbatez icituric egocitu lurrian
Iuyacera dauguinian mageſtate handian
Nola eztu loxaturen ordu hartan munduya.
Erranendu beccatorer dolorezqui orduyan
Niçaz ecineten orhit bicicinetenian
Hanbat ongui nic eguinic çuyer çuyen mendian
Eſquer honbat vqhen eztut quyeganic vician.
Cerere hon vaytuçuye oro dira eniac
Gorpuz eta hon guciac baietare arimac
çuyendaco eguin ditut lurra eta çeruyac
Iguzquia ilharguia eta fructu guciac.
Suyac vero hurac xahu hax harceco ayria
Aynguruyac çuyen goarda ararteco ſaynduyac
çuyegatic eçarridut guero neure vicia
Hoyegatic orogatic cerda çuyen paguya.
Icuſſiric anhicetan beharrian pobria
Eri goſſe egarria eta buluzcorria
Ene ycenian anhicetan galdeguinic limoſna
guyec vqhen bay tuçuye heçaz guti anſia.
Bay erhoqui conplacitu ene contra exaya
Demonio haraguia bayetare munduya
Oray dela çuyendaco maradicionia
Ifernuco ſuya eta iagoytico nequia
Eta çuyen conpaynia demonio gucia.
Ezta anhiz luçaturen execucionia
Bertan date yrequiren lurra oren verian
Su harequi irexiren oro vere varnian
Haur yçanen veccatoren vndar yrabacia.
Elas nola yçanenden heben damu handia
Damu handi içigarri remedio gabia
Hanbat iende ſeculacoz damnaturen denian
Oiaun huna quc guiçaçu othoy hantic veguira.
Veretara içuliren ditu guero veguiac
Goacen oro elgarrequi ene adiſquidiac
Bethi eta ſeculacoz gauden ene glorian
Deſir oro conplituric alegria handian.
Hantic harat ezta içanen bi erretatu bayeci
Damnatuyac ifernuyan bethi dolorerequi
Saluatuyac ieyncoarequi bethi alegueraqui
Iangoycuac daguiela gure partia hoyequi.
Ceruya ezta ebiliren hantic harat iagoytic
Yguzquia egonenda orienten gueldiric
Ilharguia occidenten beguiz begui iarriric
Egun honec yraunendu eben eta iagoytic
Alabana ez içanen heben gauça viciric.
Oiaun hona cucirade gure creaçalia
Beccatore baguirere oro guira çuriac
Gure faltaz gal eztadin othoy çure eguina
Beccaturic garbizaçu othoy gure arimac.
Baldin erideyten vada gutan falta handia
Are duçu handiago çutan pietatia
çuretaric guiren othoy eguiguçu gracia
çure ama anderia daquigula valia.
Oracionia
AVe maria anderia gracia oroz bethia
Ieyncoaren ama virgen veracordenatuya
Ceru eta lur ororen erreguina dignia
Beqhatoren aduocata eta confortaria,
Niçugana niatorqueçu beccatore handia
Carioqui othoycera çuçaquiztan valia -
Digne ezpaniz aypacera qure ycen ſaynduya
Ez gitera aycinera ceren bayniz ſaxuya.
Miſericordiaz bethe ciren andere handia
Enaçaçula othoy yrayz eta ez menoſprecia
quc guibela badidaçu elas ama eztia
Ordu hartan diacuſaçut galdu neure buruya.
Hanbat nuçu gauça orotan ni verthute gabia
Oren oroz beccatutan nabilena galduya
Eta bethi erratyna nola ardi yxuya
Mundu hunec haraguiac bethi enganatuya.
çu baicira gracia ororen ama eta yturburuya
Verthute eta hon gucien theſorera handia
Egundano beccatutan maculatu gabia
Verthutetan ſeguiçeco eguidaçu gracia.
çutan dago beccatoren remedio gucia
Sperança oſſagarri eta ſaluamenduya
quc guibela demaçuna nola vayta galduya
gure gomenduyan dena hala verda ſalbu ya.
Ieyncoac çuri emandici poteſtate handia
Haren ama ciren guero ama ere maytia
Ceru eta lurorotan duçun hanbat valia
Cer çuc galde baytaguiçu den conplitugucia.
Eta çure eſcutic duten verce oroc gracia
Eta ſalua çuc deçaçun çuri gomendatuya
O andere excelente eceyn pare gabia
Saluatuyetaric niçan eguidaçu gracia.
çuri gomendacen nuçu hila eta vicia
Neure gorpuz eta arima eta dudan gucia
Othoy vehar orduyetan çuçaquiçat valia
Eta othoy quc goberna ene vici gucia.
Eta yrabaz ieyncoaganic indar eta gracia
Beccatuyez eguiteco vnſa penitencialno
Eta guero verthutet an deramadan vicia
Eta eguin gauç a orotan haren vorondatia.
Beguira othoy meſcabutic ene gorpuz pobria
Beccatutan hil eznadin eguidaçu gracia
Seculacos damnaturic enoyan galduya
Bana gure eſcutic dudan ſaluaceco vidia.
Eta guero danguinian ene eryocia
Arimaren particeco oren ycigarria
Ordu hartan behar baytut eman condu herſia
Eguin oroz recebitu neure merexituya.
Eta ez iaquin lehen gaoyan nondaten oſtatuya
Ez etare çu ezpacira nordaquidan valia
Ordu hartan helçaquiçat othoy ama eztia
Ararteco leyal eta neure ayutaria.
Othoy cure gomenduyan har arima triſtia
Ordu hartan io ezteçan yfernuco vidia
çure ſeme iaunarequi eguidaçu baquia
Beccatuy ac barqhaturic didan parabiçuya.
Eta nic handacuſadan qure veguitartia
Eta ſaynduyequi lauda haren mageſtatia
çeren vnſa orhitciten niçaz ama eztia
Gogo honez erranendut çuri aue maria.
Oracione haur derrana andredona maria
Othoy gomendatu duçun hila eta vicia.