Linguae vasconum primitiae/Hitzaurrea
| ←Inprimatzailearen oharra | Hitzaurrea |
Doctrina Christiana→ |
| pages 2-3 |
Rregueren aduocatu videzco eta nobleari virthute eta honguciez complituyari
bere iaun eta jabe Bernard Leheteri bernard echeparecoac haren cerbitzari chipiac gogo honez goraynci baque eta oſſagarri.
Ceren baſcoac baitira abil animos eta gentil eta hetan içan baita eta baita ſciencia gucietan lettratu handiric miraz nago iauna nola batere ezten aſſayatu bere lengoage propriaren fauoretan heuſcaraz cerbait obra eguitera eta ſcributan imeitera ceren ladin publica mundu gucietara berce lengoagiac beçala hayn ſcribatzeco hondela. Eta cauſa honegatic guelditzenda abataturic eceyn reputacione vague eta berce nacione oroc vſte dute ecin denſere ſcriba dayteyela lengoage hartan nola berce oroc baitute ſcribatzen beryan.
Eta ceren oray quc iauna noble et naturazcoac beçala baytuçu eſtimatzen goratzen eta ohoratzen heuſcara quri neure iaun eta iabia beçala igorten darauritzut heuſcarazco copblabatzu ene ignoranciaren araura eguinac. Ceren iauna hayec iqhuſſiric eta corregituric plazer duçun beçala irudi baçautzu imprimieraci diçaçun eta çure eſcutic oroc dugum ioya ederra Impriamituric heuſcara orano içan eztena eta gure hatſe honetic dadin aitzinerat augmenta continua eta publica mundu gucietara eta baſcoec bercec beçala duten bere lengoagian ſcribuz cerbait doctrina eta plazer harceco ſolaz eguiteco cantatzeco eta denbora igaraiteco materia eta ginendirenec gueio duten cauſa oboro haren abançatzeco eta obligatu guiren guciac geyncoari othoyz eguitera dizum mundu honeten proſperoqui vicia eta bercian parabiçuya,
Amen.
