Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/11

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zan Juanentzako, esan diran gauzak. Au entzun orduko itandu eban gixonak:

— Norantza artu dau izpardun orrek?

— Andixe bidetik; zer zuaz egiten?

— Ba... Juanen barri jakin gura dot neuk be ta, juan biar dot izpardunagaz itz-egiten.

Atera eban kortatik zalditxo polit bat, ganera igon, eta tximistea baxen arin aldendu zan.

Baña Zeuta'ko espetxetarrak arima zarra euki, ta otu yakon, baten-bat urten litxakela bere atzian; eskutau eban maletatxua sasi-arte baten eta jezarri zan bidezabaletik urteten zan bide zidor baten asijeran.

Zaldidunak, eldu zanian, itandu eutson arlotiari:

— Aizkidia, ikusi al dozu bide onetan maletadun gixon bat?

— Bai, bide zidor onetatik artu dau, baso sarratu erditik gorantz. Oñak bizkor daruaz berak, eta bere billa ba'zuaz, errezki arin ibilliko zara.

Basua etzan zaldiz ibiltekua, ta bere esturan senarrak emon eutson bestiari aberia, esanaz:

— Mesedez, zaldi au eukiko daustazu apur baten?

— Bai, zuaz ardura barik emen itxarongo dautzut.

Alde-egin eban leluak; atara eban Arlote'k ma-