Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

letea ta zaldijari igonda, ariñari emon eutson pozarren.

Bestiak barriz bota biar zituan gibelak abotik mendi artako baster gustijak arakatu biarrez, batera ta bestera, atzera ta aurrera, gora ta bera; azkenian arnas-estuka, nekatuta, ixerdituta, bigurtu zan zaldijaren eske, ta arrizkua lez geratu zan iñor ikusi ezebanian.

Ulertu eban gustija, artu eban eruapena, ta juan zan etxera lotsatuta.

Emaztiak eldu zanian:

— Da, ikusi dozu?

— Bai.

— Eta zaldijari zer egin yako?

— Emon egin dautsot Juaneri eruateko, biarbada guk baño aren biar-ixan geyago euki lei ta.

— Ai zu lango gixonik eztago ludi gustijan. Zorionekua zugaz eskondu nintzan ordua!