Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/13

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

DEUN IXATEKO BIDIAN

Basetxe baten ei-eguan (antziñe) egundo elexara izan etzan mutil bat. Bere ugazabak bidaldu eban bein Meza-entzuten; eta elexia nun aurkitxen zan ezekijan lez, esan eutson lagun asko sartuko zan etxe andi batera juateko.

Jatzi zan ba kalera gure mutil ori, ta eldu orduko ikusi eban estegu andi bat elexatik etxerantz joyala, gomutau eban ugazabaren esana, batu zan esteguaz, ta sartu zan danakaz eskon-barrijen etxian.

Iñok be ezeutson ezer esan, senide edo auzokoren batek beragaz ekarri ixango ebalakuan, jarri zan mayan, eta ederto bete eban sabela ango jan-edari ugarijekaz.

Pozik bigurtu zan etxera, ta aste gustija juan yakon bere ugazabaki itanduka ia igandia noz etorran. Ugazabak erantzuten eutson:

— Mutil, etorriko dok. Itxuraz ondo ibilli intzan, orrenbeste gurari adirazoten dokan ezkero barriro be juateko.

— Bai ondo ibilli! ño!... estuen nago igandia eldu arte.

— Kristiñau gustijak orrelakoxiak ixan biar layeukiek. Asko ta asko yagozak, mutil, Mezatarako