Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/6

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Irakurlientzat uarra

Ona emen, Abarrak deitu dautsedan irakuragaitxu oneik.

Egurgiñan sartu naz ni gure euzkera ederraren oyanian. Bertan ain ugari dagozan zugatz enbor-lodidunak eta euren besanga ta adar andijak ebagi ta gertatu ta ekartia ixango zan nire atsegiñik andijena; baña ezin, orretarako biarrak dira ba beso sendua ta azkora andi zorrotza. Nire besua ta azkorea, barriz, bata makala ta bestia zorbatzik bakua dira.

Lan ori eziñik, zerbait orraitiño egin gura ta, egur meiari, abarrari, ekin dautsot, eta besarkada auxe gertau ta ekarri dot. Al ixan dodana.

Egur me au be zetarako edo atarako bai-da. Su andija egiteko, egur lodija ixetuteko, lenengo abarrari ezartzen yako sua, ta onegaz ari gero.

Irakurgaitxu oneik be gogo askotan sortu leye euzkeraz irakurteko zaletasuna. Txikijak, meiak, arin-ariñak, errazak, barru gitxidunak, geyenak