Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/8

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Amalau orrexek dira lenengokuak. Beste saspijak: Gixon zurrak ondo erabagi, Baltz euzkelduna, Jatorra, Or dozu ospia ta betoz diruak, «Biarrak biarra eragin», Ardao-zaliak poltsia galdu, eta Atxuri'ko «Millagrua»; barrijak dira, orain arte argitaldu bakuak.

Irakurgaitxu oneik geyenak jazorikuak dira; batzuk antxiñakuak, nik neure aitari entzunak, eta berak bere aititari; beste batzuk neuk batu dodaz or-emen neure aldijan; beste batzuk neuk asmauta be bai-dira, gustitara.

Or dozuz ba, irakurle, ta eztautzuela gogait eragingo ba'leki, poz-pozik geratuko litxake, ta zeuri eskarrak egiñik, euroen egille

KIRIKIÑO