Orrialde:Aitona gizaragaixoa (1900).pdf/2

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

Bañan erderaz dauka
erriya eta basua:
alperrik zabitz, galdua dago
Gure Euskara gaxua.

Jauna, alaitzen asi gintezke
Euskara maite degunak:
badatoz, ustez iya betiko
galdutzat zeuden egunak
len aintzakotzat artzen etzuten
damatxo txapela-duanak,
gaur erantzutn dute biotzez:
---"gu gerade euskaldunak"
--"Bañan ainbestek jartzen diote
traba edo arazua......
¿ Nola nai dezu indartutzia
gure Euskara gaxua ¡

Jauna, badaki, nola lenago
ez genekiyen erderik,
eta guraso leyal on askok
umiak argitu nairik,
aldi bateau ¿ non ikusi da
izkuntz au gabeko mairik
Orrengatikan dago Euskera
lotzaz txokuan gorderik.
--Bukatu bedí oitura orren
epaya eta plazua:
izan zazute maitexiago
gure Euskara gaxua.

Jauna, ez beza negarrik egin
esan dioten bezala,
ikusitzen du lenago baño
askos obeto gaudela;
luza lezake, zergatik zalduen
oso indartzen berela.....
-- Ontan malkuak kolpez kendurik
erantzun ziran onela:
--Nik erderarik ez dakit
nire illobak...¡ au sua !
ni bezelaxe burlatzen dute
gure Euskara gaxua.

Au mintzatzian arkitu zybe
nonbait aiñ estu barrena,
non altxarikan ezerlekutik
alzezaken azkarrena,
esan ziren :--Ai ¡ Denak nai dute
lege zarrak dakarrena,
eta ez dute ezagututzen
izkuntza dala aurrena
"Miru gaiztoak menderatutzen
"duten bezela usua,
"etzezutela illtzera uzti
"gure Euskara gaxua.

Eskuarekin agur egiñaz
arturik makillatxua.
etxe aldera abiatu zan
aiñ euskaldun doatsua:
geldi-geldika jarraitu nion
neurtuak bere pausua,
illobetera biurtu zedin
aitona gizagaixua.