Orrialde:Alzo-co necazari Manuel Antonio Imaz-ec misio santua izan duten errico cristauai.pdf/2

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da




17.
Norc bere soberbia
Ondo humillatu,
Desordenan gauzaric
Ez deseatu:
Lujuriaren sua
Asco castigatu,
Ez ira, ez venganza,
Paciencia artu,
Ta gula templatu,
Ez enbidiatu,
Caridadea amatu,
Naguiac ascartu,
Diligenciac eguiñ
Nola salbatu.
18.
Gure Juez arc ez du
Testigu bearric,
Juzgatzeco asco da
Bera bacarric:
Ez da engañatuco
Duan aiñ azcarric,
Ez dio iñorc sartzen
Eguitzat guezurric,
Zucentzat oquerric,
Biguntzat gogorric,
Ezdago bildurric,
Nai arren alperric,
Impernura, duana
Culpa mortalic.
19.
Eternidadea da
Arrigarri dana,-
Lucean caburiean
Ezdaducana;
Izate bat beñere
Aituco ezdana,
Guc ere ala degu
Animacho bana,
¡Jesucrislo Jauna!
Jabe zaituguna,
Aguintzen dezuna
Bici lecu ona,
Betico logratzera
Gatoz zugana.
20.
Cristo zorionean
Etorri citzaigun,
Eracustera nola
Bici biagun:
José eta Maria
Ere gure lagun,
Cer amparatzalleac
Irurac dauzcagun.
Cembat zor diegun,
Pensatu dezagun,
Esca deguiegun
Beti gau ta egun
Etsai guciac ala
Benci ditzagun.
21.
Obra onac errezo
Ta caridadeac,
Misericordia ta
Piedadeac,
Guardatzen dirala
Jaunaren legueac,
Dirua baño oec
Gueroco obeac:
Bay, cristau nereac,
Au dacar fedeac,
Orla eguiteac,
Cerura bideac,
Zorion beticoa
Santidadeac.
22.
Estadu asco daude
Guc escogitzeco,
Nai bada libre bici
Naiz escontzeco:
Sacerdote orobat
Naiz monja sartzeco,
Conbeni dana artu
Norc nai beretzaco,
Jauna serbitzeco,
Eta amatzeco,
Justu bicitzeco,
Gracian iltzeco
AMEN, betico dicha
Alcantzatzeco.