Edukira joan

Orrialde:Ama Guipuzcoaren seme alaba maitiac beren Erregue ta Erreguiña oneguien etorrerac pozquidaturic cantuz jostaldiatceco atera diraden verso edo itz neurtuac.pdf/1

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Ama Guipuzcoaren seme alaba maitiac beren Erregue ta Erreguiña oneguien etorrerac pozquidaturic cantuz jostaldiatceco atera diraden verso edo itz neurtuac.

ZORTCICOAN..


Milla zortzi eun oguei
Eta zortci urte
Jesu Cristo jayoric
Orain bear dute:
Era gozo onequin
Pozquida aimbeste
Guipuzcoatarrentzat
Ez nuen nic uste.

Osasun onarequin
Gañera paquea
Gogoangarri degu
Aurtengo urtea :
Fernando Erregue ta
Bere Emaztea
Guipuzcoac chit naidu
Emen icustia.

Guipuzcoa izanic
Ain leial ta piña
Gogoz datoz Erregue
Eta Erreguiña :
Neurri gabecoa da
Gure atseguiña
Etzaicu damututcen
Berai on eguiña.

Motricora joanic
Ama Provincia
Batzarrean emandu
Bere iritcia :
Fernando onarequin
Amalia eztia
Ondratcen gastatceco
Bear dan guztia.

Bidez gastatcen dana
Damu bear ezta
Tolosan eguiten du
Lembicico festa :
Andic Donostiara
Bergara ere prest da
Dantzatuco da ccmbait
Mutil eta nesca.

Iñorc nai badu asi
Jostarien billa
Gucietan onenac
Donostian dira :
Zoraturican berai
Legoque beguira
¿Norc joan bear ezdu
Alaco errira?

Dantzari mota asco
Egoqui jantciac
Dembora labur batez
Ongui icasiac:
Dama galai eder ta
Zar gazte guciac
Jarri ditu jostari
Orain Provinciac.

Ichasoz ta leorrez
Asco icuscari
Chuquinquiro dituzte
Donostian jarri:
Eche guciac ere
Churi eta garbi
Erregue maiteaquin
Gure ondragarri.

Festac izango dira
Ain icustecoac
Dantzari ariñaquin
Cecen ilcecoac :
Seme alaba eder
Jostari pijoac
Prest jarriric daduzca
Ama Guipuzcoac.

Zarrac eta gazteac
Nere iritcian
Pozquidaturic daude
Gure Provincian :
Erregue maitatceco
Aleguin gucian
¡ Damuric egongo da
Dembora guchian !

Guipuzcoar prestuac
Munduac badaqui
Jostatiac dirana
Gucien gañeti :
Erregueac maitatcen
Len, orain ta beti
Amodio beroaz
Biotz biotceti.

Erregue ta Erreguiña
Jartceco toquia
Jaurcgui eder galant
Guciz egoquia :
Apainduriaz ere
Ain dago goitia
Corral jaunaren eche
Bere berequia.

Nequezac izan arren
Onelaco lanac
Aixa eguin oiditu
Jaquintia danac :
Guipuzcoar gucioc
Maite degun amac
Artaco jarri ditu
Diputadu jaunac.

Aldamar , Olazabal
Eta Echagüe
Lardizabal laugarren
Lagun omendue :
Bat bearrean ezta
Charra sartu ure
Cembait gauza egoqui
Berac eguin due.

Atseguiñetan guera
Guipuzcoan vici
Iñorc etzuen uste
Era au icusi :
Eman guenduen itza
Ez degu nai ausi
Fernando Erreguea
Da gure nagusi.

Erreguiña maitati
Andre Amalia
Icusten dugula da
Bigarren aldia :
Bera dalaco aiñ on
Ta maitagarria
Biotcetan daucagu
Betico jarria.

Bici bitez Erregue
Eta Erreguiña
Oen zori ona da
Gure atseguiña :
Sendatuco litzaque
Guipuztarren miña
Beti betico beren
Alboan baguiña.