Orrialde:Arpuxa kalian (1922).pdf/2

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Erdi-puerdi xamar juaten banitzaion berriz, orrek egiten zituben algarak. Nere balantxak, estroposo ta zilipurdiyak alako grazi bat egiten ziyoten.

Izan ere, etzegon orduban orrentzat bere Xanti xudurmotx besterik.

Nere txurrutak buruba txoratzen ziyoten

¡Ezkondu bagiñan ezkondu giñan!

Biyaramonetik, guziya goikuaz bera jiratu zan.

Lengo begiratu txorrotz, maitekorren ordez, kopeta illun asarria; par-irri xamurren tokiyan esaera miñak; eta nere txurrutak etzioten batere grazirik egiten. Etziran bada len baño batere motelaguak.

¡Emakumiak orrelako aldaketa egitia! ¡Eta ori nere andriak bakarrik! Beste, bere kideko tolosar emakumiak ez dute batere aldaketarik egin:

Oliyo laurdeneko Brijida, Xantus Xolumux'eneko Xaturniña, Xalda-garbi'eneko Kaxiana, Albañulodieneko Pillipa…

¡A! Azkeneko onek, bai, aldaketa txiki bat egin du. Kokotz azpiyan len etzuben bixar xorta ikusgarri bat azaltzen du orain.

Bañan, zein baño zein maitekorrago, laztanago, atsegiñago. Izan ere, gazte ta zar; Tolosan bezin emakume alai ta maitagarririk ez da iñon ezagutzen. Nere emaztia ez bestiak, e?

Nere andriak etzuben tolosarra izan biar, Kintanapallakua izan biar zuben.

Alaba berriz bera bezela jarri du. Ama baño re abozabal eta lotsagabiagoa da. Lenguan neri egin zizkidan lotsagabekeriyak… Esan niyon:

- Nere aitari orrelakorik esaten ausartu baziña, lau erdi egingo zinduen

Erantzun etziran bada nere aitak nere antsa izango zubela. Orrek kixkaltzen jarri ninduen eta esan niyon:

- ¿Nere aita? Zure aita ez bezelakua zan nere aita… zer uste dezu zuk,… nere aita…

Ala, ama alaben artian inpernu gorriya jarri didate ortxen, Arpuxa kalian, tellatutik lenbiziko bizitzan