Orrialde:Arpuxa kalian (1922).pdf/4

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau balidatu da


Baña San Franzisko'ra iya iritxi nitzanian Duxol’ekin arkitu nitzan, eta kopet iluna jarririk oju egin zidan: - ¡Arpuxa kalera!

Buruba makur makur egin eta etxe aldera artu biar izan nuben

Bidian Pillipe txurrut'ekin arkitu nitxan¡A zer teinkada eman ziyon nere zudurrari! ¡Uste nuben oso osorik atera zirala!

Pillipe txurrut nere emaztiaren senar-gaya izanduba da, ta esan niyon: -Ire gatik natxiok ni inpernuban sartuba. Ire gatik, bai, mutur beltz, praka jariyo.¿Zergatik ez itzan nere andriarekin ezkondu? ¡Ez dek ori lagunari egiteko aziyua! ¡Lagun txar bat aiz i!

Ta etxera juan nintzan

Bañan alperrik da. Arpuxa kalian izango da nai dan inpernuba; baña, Santa Mariyako eliza zutik dagon bitartian, Portaleko iturriyak ura ematen duben bitartian, Zumardi berdin gabiak ostroz apaintzen diran bitartian, eta tolosar bat bakarrek irauten duben bitartian, Tolosa'ko erriya zeru zoragarri bat izango da; poza ta alaitasuna alde guzietan izango dira, ta oitu bezela, San Juan'ak etortzian ibiliko gera…

(Abestuaz eta dantzatuaz)

Igarondotik
Igarondora

(Ezkuta-zapia jeisten da)

AMAYA