Orrialde:Axentxi Ta Kontxexi (1914).pdf/2

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

AŠENCHI. Ez ta andre itzontzi-re. ¡Andre itzajariyo!

KONCHEŠI. Arrazoya dezu bai, ama alaben artian, ¡a zer iturriya!

AŠENCHI. Bai, bai, itza partitu zanian, an ziran bai.

KONCHEŠI. Echi artan egiten da, lan guchi ta itz asko.

AŠENCHI. Egia orainchen esan dezu. Baña guk gaur egingo degu emen, itz guchi ta lan asko.

KONCHEŠI. Ez da gaizki esana.

(Mai gañian dagon bordatzeko lanabeza artuko du Koncheši-k, bi lagunak iširiko dira alki chikiyetan, bata bestiaren aldamenian, ta asiko dira lanian.)

AŠENCHI. Izan ere, ¿echi artan uzten aldute lanian? ziri ta ziri mundu guziyen kalte marmarizoka.

KONCHEŠI. Orain konturatzen naizela an utziko nuben rellenatzeko algodoya. (Mai gañian billaka.)

AŠENCHI. Utzi zazu, nik emango dizut; etzuazela ara. (Ematen diyo.)

KONCHEŠI. Ez nuke nai. ¿Andre Prudenchi-ren kabu gabeko erretolikak aditzera?

AŠENCHI. Ori, Bakallau-šalcha-eneko andre Tomaša an ez badago.

KONCHEŠI. Egiya: iñori beñere chanda ematen ez diyon atso berritzu ura an dagonian, zein ayen tartian egon.

AŠENCHI. ¡Andre zintzarri arren abotik atera ziranak atzo arratzaldian! Gogoratzen alzera zer esan zituben Ešpain-me-eneko Katalincho-ren gatik.

KONCHEŠI. Izan ere. ¿Eta Shugur luše-eneko Mikelacho-ren gatik?

AŠENCHI. Ortan arrasoi piškabat bazeukan.

KONCHEŠI. Bai, neska barbantzu arren arrokeriyak zer esana franko ematen dute.

AŠENCHI. ¿Nola ez? Sisa baño arruago iñun kabitu ezin dala...

(Presaka, batak bestiari itza amaitzen lajatzen ez diola.)

KONCHEŠI. Ichura gabeko pirpillin parpaz gorputz guziya lotuba...

AŠENCHI. Mototzian berriz tontor bat kanpantorria baño luziagua...

KONCHEŠI. Eta gero danak dakigu nola dabiltzan echian...