Orrialde:Axentxi Ta Kontxexi (1914).pdf/5

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da



AŠENCHI. (Alchatubaz.) ¡Likiškeriya! Mingaña ez baño ezpata pozoituba da zubek guztiyak aboko zuluan daukazutena.

KONCHEŠI. (Alchatubaz, oso asarre.) Zuaz emendik petral ori.

AŠENCHI. Aguro gero. Ez det nai orlako eche nazkagarriyan egon.

KONCHEŠI. ¡Zakarra kanpora!

AŠENCHI. Ta zakarrik aundiyena echian.

KONCHEŠI. Zuaz ortik purtzilla.

AŠENCHI. ¡Zirtzilla! (Juaten da.)

KONCHEŠI. (Aurreratubaz.) Gezurra diruri orlako mirabe mingain gaiztokua munduban sortzia.

AŠENCHI. (Atietan berriro agertubaz.) ¿Zein da, zein: itzontzi ta itzajariyo? (Juaten da.)

KONCHEŠI. (Lasterka atera juan ta deadarka.) ¡¡Ašenchi!!

AŠENCHI. (Barrendik ojuka.) ¡¡Koncheši!!



(AMAITU DA)