Orrialde:AxularGero.djvu/41

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

aliquid boni operis, ut diabolus semper te inveniat occupatum (Hier. ad Rusticum). Etzaudezilla behin ere alferrik, egizu bethiere zenbait obra on, halatan bethiere deabruak enplegatua ediren zaitzan.

Multam malitiam docuit otiositas, dio Spiritu Sainduak (Eccli 33). Anhitz malizia erakutsi izatu du alferkeriak.

Ezta maliziarik eta ez pensu gaixtorik, presuna alferrean ediren eztitekeienik. Asko da erraitea alferra dela, hartzaz edozein gaixtakeriaren sinhesteko.

Per agrum hominis pigri transivi, et per vineam viri stulti, et ecce totum repleverant urticae et operuerunt superficiem eius spinae, et maceria lapidum destructa est. Quod, cum vidissem, posui in corde meo, et exemplo didici disciplinam (Prov. 24). Iragan nintzen gizon nagiaren landatik, eta erho gobernu gabearen mahastitik (dio Spiritu Sainduak) eta guztiak ziren hasuiñez, elhorriz eta belhar gaixtoz betheak: eta hesiak, herstegiak eta harmorak ere, eroriak eta deseginak. Eta hek hala ikhusi nituenean, egin nuen gogoeta, hartu nuen exenplo, ikhasi nuen zer egin behar nuen, eta zentzatu nintzen bertzeren gaiñean. Eta zer den nagiaren landatik eta erho gobernu gabearen mahastitik edo ardantzetik iragaitea, deklaratzen du Glosak, erraiten duela: Per agrum hominis pigri atque per vineam viri stulti transire, est vitam cuiuslibet negligentis inspicere, quam ur-