Orrialde:AxularGero.djvu/51

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tu. Ageri da errege David baithan. Errege hari etzeraukaten egundaiño gerlèk, eta gerlètako trabailluek hanbat egiteko eta atsekabe eman, nola alferkeriak, eta alfer zegoela egin zituen bekhatuek. Non sunt otiosi quorum voluptates multum negotium habent, dio Senekak (Senec. de brevitate vitae). Eztaude ez alferrik, plazeretan dabiltzanak. Zeren plazer hetan bada desplazer eta atsekabe, trabaillu eta egiteko. Dum otio vacant in rem negotiosissimam incidunt (Laert. 2). Alfer egoiteaz, erortzen dira egiteko handitan. Sicut enim cum quis non comedit, dentibus nocet; ita qui comedit non accomoda stupescere facit (Chrys. hom. 36 tom. 3). Nola ez iateak galtzen baititu hortz-haginak, hala behar eztenetik iateak ere, hortzkitzeintu.

33 Gauza segura da eta egiazko fedeak erakusten duena, salbatzeko, zeruko lorian sartzeko, eztirela desira onak berak asko. Baiña behar direla Iainkoaren manamendu sainduak, desiraz bezala obraz ere konplitu. Haur da egia, eta haur giristino garen guztiok sinhesten dugu. Ordea guztiarekin ere edireiten du gure maliziak eta borondate gaixtoak, zenbait itzurpide, zenbait desenkusa, eta eskapatzeko bide, obratzea utzirik, desiratan denboraren iragaiteko, luzamen-