Orrialde:AxularGero.djvu/68

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

emanen ere ezterauzkitzunak, diozu ezen, haren zerbitzuan enplegatuko ditutzula. Ikhusazu zeure itsutasuna, desgobernua, eta galtzeko bidea.

Ninivitek penitenzia egiteko berrogoi egunen ephea, espatioa eta segurantza zutelarik, hartara behatu gabe eta azken egunaren begira egon gabe, berehala, lehenbiziko egunean, hasi ziren penitenzia egiten eta bere faltèn erremediatzen; eta handik eta halatan salbatu ziren. Zergatik bada guk ere, eztugu hala eginen? Zergatik utzi behar dugu, geroko, ez berrogoi egunen baiña baten ere, segurantzarik eztugunaz geroztik?

Noeren denboran, iaten, edaten, iokatzen, danzatzen, ezkontzen, sal-erosi egiten, eta ethorkizunerat anhitz gauzaren ordenatzen, pensatzen, eta trazatzen hari zirela, hartu eta hondatu zituen urak. Hala da bada peril, gertha dakigun guri ere, gerotik gerora gabiltzanoi. Zeren hek zein guti zuten, are guk baitugu hek baiño segurantza gutiago; eta aitzinerat hobeki behatzen ezpadugu, galtzeko eta fin gaitz egiteko, iduri, arau eta molde gehiago.