Edukira joan

Orrialde:Azpeitico distrito edo barrutiyan botuac dituzten.pdf/1

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Azpeiti-co distrito edo barrutiyan botuac dituzten

Nere Anai Maitagarriyai.

«Orra nun dan Urnieta»-ren doñuban.

—1—
Azpeiti-co barrutiya
¡Oh lecu zoragarriya!
Euscaldun garbi garbiya.
Sartu citzaigun oraiñ bi urte
Trampan Nosedar-queriya
Setá chit lotsa-garriya
Fuero-en etsai aundiya
Gure deshonra-garriya.

—2—
Artzai moduban lau otso
Bici diranac eroso
Saldu nai gaituzte oso.
Turroya lasai jatiagatic
Beste zortzi bat trampaso
¡Carlistac cirala atzo...!
Ez ezagutu guraso
Baicic bototan eraso.

—3—
Oriyen asmo larriyac
Nun dic diran etorriyac
Daquizqui masoneriyac.
Negar eguiñaz oroitu-gaiten
Cer diyon Fuero garbiyac
Legne-zar maitagarriyac
Cantatzen ditu eguiyac:
Ill-tzeco zabel zuriyac. [1]

—4—
Gaur guizon zabel zuriyá
Eta traidore aundiya
Omenda, guztiz-arguiya.
Perla oyequin abiyatu zan
Emen Nosedar-queriya
Saldutzen Euscal-erriya
Eta histori garbiya
Munduban arrigarriya.

—5—
Lengo mascara quenduta
Santutzat RAMON artuta
Dabiltza lotsac galduta.
Tesmoniyo guztiz paltsuac
Don Carlos-entzat sortutá
Mandamentubac aztutá
Juramentubac saldutá
Trimpiti trampan sartutá.

—6—
Darabizquiten pausoac
Diradela chit gaiztoac
Daqui !Provinci-gašoac.!
Milla berreun ezqueroz tandic
Erregue eguiyazcoac
Eta Fuero-zar cintzoac
Dirá anaya osoac
Elcarren lagun gozoac. [2]

—7—
Carlos-en juramentua
Daucagu bedeincatua
Biyotz barrenen sartua.
Jayo guiñaden defenditzeco
Jaungoico erruquitsua
Fuero-zar cintzo cintzua
Sort-erri gašo gašua
Eta Erregue gozua.

—8—
Trampan-lur,[3] Por-diru-zabal[4]
Patrio [5] eta NOSE-DAR [6]
Pelipo-Frašcu [7]¡numbait an!
Legue santubac agoniyan-ta
Oyec turroya auqueran
Sarturic bostac gambelan
Ari dirade jan ta jan
Naiz gu soldadu eraman.

—9—
Maroto jayo ez bazan
Nose-dar-tarric gaur etzan
Orduban plaga-au sortuzan.
Oraiñ bi urte paltsoqueriyan
Tirso-ren contra cebiltzan
Ta... aurten orduco guisan
¡¡Beguira nola dabiltza
Gure botuen arrantzan.!!

—10—
Ez gaiten izan ichubac.
Euscal-dun leyal prestubac
Eman Tirso-ri botuac.
Erramun-chon-tzat bazuaztenac
Cerate ardi galdubac
Edo.... zauzcate saldubac
Setá madaricatubac:
¡¡¡AY GURE LEGUE SANTUBAC!!!

R. Arranz-illun.


TOLOSA:—Imp. de E. López.

  1. Fuero-co liburuan 2-garren Capituloan 29-garren Tituloan.
  2. Letu-bite Guipuzcoa-co Fueroac.
  3. Azcoiti-coa.
  4. Errez-ill-coa.
  5. Tolosa-coa.
  6. Eguiña-ren falsotzallea jaquiña-ren gañean.
  7. Amezqueta-coa.