Orrialde:Bertso berrik andre batek jarrik.pdf/1

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

BERSO BERRIK

Andre batek jarrik

Ernaniko berrik; oso argigarrik

 —   — 

Apirillaren biyan
Ernaniko erriya
Lau orduban egon zan
Ikaragarriya
Karrasi ta diarka
Orduko larriya
Eskerrak gendubela
Batasun aundiya.

 —   — 

Gertaerau izan zan
Astiartiarekin
Aurreko egunian
Ezkenduben jakin
Emen izandu zala
Astelenarekin
Gobernadore jauna
Gogor egin nairik.

 —   — 

Ikusi nai zubela
Bere begiyekin
Ernaniko ospitala
Nola zegon jakin
Ia ote zegoen
Kondisiyuakin
Erakutsi ziyoten
Leyaltasunakin.

 —   — 

Laister ontzat eman du
Kondisiyo onakin
Bialdutzeko zazpi
Gaso bastangakin
Baña bezte gauz asko
Mintzu oyen gatik
Etzitun erabaki
Emengo jaunekin.

 —   — 

Gobernadoriari
Gure alkate jaunak
Eskeñi omen zizkan
Erosotasunak
Zaindu ta sendatzeko
An bastangadunak
Toki berezi baten
Txit ederki danak.

 —   — 

Alperrik izan ziran
Arrazoi guziyak
Etzizkan aintzat artu
Gobernadoriak
Askotan oi bezela
Beriak obiak
Entzun gor egin ziyon
Goi agintariyak.


 —   — 

Gure alkate jaunak
Bere lagunekin
Donostira juan ziran
Gabeko amaikakin
Konpontzen ote ziran
Jaun aundi orrekin
Triste bueltatu ziran
Goizeko irurakin.

 —   — 

Gabez juanagatikan
Larritasunakin
Etziyen kasorikan
Jaun oyeri egin
Au egiten dubenak
Erriko jaunekin
¿Zer egingo ote du
Jende pobriakin?

 —   — 

Goizeko zaspiyetan
Ostera juan dira
Tolosa juan zayote
Gobernadoria
Ayek bialdu zuten
Errira partia
Bastanga eta indarra
Beriala or dira.

 —   — 

Ordubantxe Ernanin
Etzan lo jendia
Kanpana ta tronkua
Dantzatubak dira
Tronko aundikin itxi
Ziraden bidiak
Barrika gurdi eta
Asma al guziyak.

 —   — 

Bidera atera giñan
Emakume asko
Ta allegatu bañolen
Egin degu alto
Zibillak esan zigun
Etxera biltzeko
Baizutela baimena
Odola isurtzeko.

 —   — 

Isurtzen badezute
Odola gurekin
ill biarrak zerate
Zeon zaldiyekin
Guziyok bizkor gaude
Gauza gogorrekin
Biurte obe dezute
Bastanga dunekin

 —   — 

Zibilla pranko baizan
Zaldi galantakin
Guri desapiyoka
Beren ezpatakin
Ez giñan ez izutu
Oyek guziyekin
Danok atera giñan
Mirari aundiyakin.

 —   — 

Mikela ta Asentxi
¡Pareja fuertia!
Ayek aurren zirala
Fiñ giñan jendia
Zarrak eta gastiak
Neskatx ta andriak
Audre txit aberatsak
Baitaere pobriak.

 —   — 

Lana egingenduban
Kupira aundigabe
Senarrak usirikan
Baskayrik gabe
Ustuta petroleos
Ospitala yursi
Aguro errezeko
Kristal danak ausi

 —   — 

Apaizak eta monjak
Negar eta ausi
Alako tranzerikan
Ez nuben ikusi
Gure monja gasuak
Belauniko jarri
Eta telefonuan
Madrida Maurari

 —   — 

Arren suplikatzeko
Gobernadoriari
Nolako tranze estuba
Zeguen Ernani
Alkatia aurrenzala
Ernaniko Jaunak
Ondo egin zitusten
Telefono lanak

 —   — 

Molestatu zitusten
Erregueta danak
Garcia Prietota
Santillana danac
Azkeneku tranzian
Estu eta larri
Suplikatu zioten
Koronel jaunari

 —   — 

Arren erregutzeko
Gobernadoriari
Ez usteko galduzen
Orrela Ernani
Permisua eskaturik
Montes prestubari
Bere telefonuan
Tolosara Jarri


 —   — 

Atenditurik ondo
teniente Koronelari
Eta gañera gure
Alkate Jaunari
Orduban bikunduda
Biyos gogorrori
Damus barkazenzayo
Pekatariyari


 —   — 

Urrengo egunian
Gustiyok alkarri
Emen gertatu danak
Ametz bat diruri
Kulpa gabe galtzerik
Nonbait ez komeni
Graziyak eman danok
Jangoiko jaunari


 —   — 

Nik suplikatzendiyot
Alkate Jannari
Osekiyo chikibat
Emakumiadi
Zorziko ederbatekin
Zar da gastiaidi
Alegre gertadedin
Egun tristiori


 —   — 

Gizonak erregalo
Emakumiaidi
Lorecho polipana
Zar da gastiaidi
Egunartan gustiyok
Janzita ibilli
Ondo distingitzeko
Egun aundiyori


 —   — 

Orra berso berriyak
Andrebatik jarri
Estiot esker charrik
Ematen iñori
Orduko Uniyua
Betida Komeni
Ala gertadedilla
Biba gu ta Ernani.


Josefa Zubeldia