Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/118

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Bere illobijan


Urrundik nator lotan datzan illobira;
lo-dagi gotzon-eran, zerura begira.
Gurutz zuri ganian
adaskatxu gurija,
lili-mosu antzean
usainduten obija.
Arlaban-gain otoika: maitasun otoya
egak zabalik zeru-ziar doya.
Maite ori!, zeruban, izpizko yantzijaz,
orointzen ete zara egiñitako itzagaz?
«Neure bijotz-dardara
ilta bere zeurekin ixango da beti».
Itz ori entzun neban samurki, samurki.
Txorijak abeslari ta adaska gorrijak
zabal daruaz bere odolezko orrijak.
Oi maitasun gelgaya! Larrosondo igerra
ta bijotza dirudin larrosa ederra.
Zatordidaz eskura
eruan zagidazan aintzezko zerura.
Neure odolak gudan gorrituko zaitu
eta nere altzuan atsedengo dozu.
Bijotz loratu ori,
zagoz neurekin beti!