Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/166

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Uarra

«Bide-barrijak» amaitu doguz. Batzuk arrika egingo dauste, beste batzuk goralduko nabe. Eztot gixonakaitik egin, Aberrijagaitik baño. Olerkari nazala agertutiari enago, izkuntza onetan be gogai batzuk azaldu daikeguzala erakustiari bai, ostera. Or-an entzun eta ikasi dodazan gogai batzuk neure bijotzaren barnetik euzkeralduta, agertu dodaz.
Gastaroko neurtitzok eztira sakonak, eztira gurenak, gauza guren eta sakonik gastaruan eztalako egiten. Geruago Aberrijari yagokozan neurtitzak egingo dodaz. Euzkadi Amaren maitasunak jo naulako.
Maitasunak sortu-azoten dauz neurtitzik ederrenak, eta maitasun bidetan azkena barik, lenengua naz. Maitasuna, Aberrija ta Uskurtza ixan dira gairik ugarijenak olerkarijentzat, neuretzako be bardin. Ludiko gairik kutunenak onexek yataz, Jel-pian esituta.
Olerkarija barik Jeltzale benetakua nazala entzutiak, atseginduko nau. Euzkeraz idazten dot, Aberrijaren izkuntza dalako. Soluan atxurretan aberrija goralduko nebala, uste ba'neu, laster itxiko neuke lan au. Urtzi'k begi onakin ikusten daualako Aberrijak goralduten diñardubenen lana, kezka barik nabil.
Eta atsegin etxakonak, neure aurka itz-eginke, idazti eder bat argitaldu begi, bide ori dalako gixon argijena. Itz-egiteko bidian dagoz, euzkeraz idatzi dabenak, bestiak ez, lanaren neurrija, biar egin dabenak dakilako.
Agur, eta Aberrija maitatu, Jaungoikua'ren urrengo.

Egilliak.