Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/18

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Almena, oldozkun ortzean goruntz darabilki olerkariak. Adigai bereziak, irudi gorputzgeaz jantzita, apain neurtitzen ditu. Mindun biotz, ber-bera, lur ikutzeke gorenetara igo digu.


Ezilkortasun zirikada

Galuŕera igotzeak ez ase olerkariaren lei ilezkoŕa. Bizitz arazoak urduriturik dauka bere gogoa. Len, maitagaiak biotzea min; orain adi poesiak barnean gaŕa piztu. Betikotasunak biotzean so-dagi. Biziki dasa:

«Gomuta ezilkortu nai dabe gixonak...
Urtiak baduazi, uŕatsik eztager,
Non galtzen dira-edo?

Albaneuke uler!
Gixon-uts nazan aŕen, eztot deuseztu nai;

Naikun oneik ez ete ezilkortasun gai?».

Olerkari bikañenak ezilkortasun aiotsak entzun izan dituzte. Gure gazte onek ere dei oŕen oiartsuna neurtitzetan dagerkigu.

Poesi goiargiak lagun bekio ezilkortasuna irixteko. Adi-ego egokiak ditu naikuna betetzeko.

Euskerari, bide latza, laguntzeko, «Lauaxeta»'k dagiana. ez da lan makala. Bere «Bide baŕijak» goren, txalogaŕiak.

Olerti-uts zelaietatik juan bedi. Nekeak ez dezala auldu; ain da galgaŕia bide ori. Oraindañokoan bulartsu daŕaikio.

Ez bezaie, ordea, maitasun gaiei, minkuntasun asmo samuŕei uko egin. Ain olerki politak egin dizkigu. Ain gogokoak ditut gaztaro asierako neurtitz oiek!

Adi-poesia eta maite-olerkiak ez-ezik beste gun edeŕa dituen elerkitxoak aurki lezazkike irakurleak.