Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/28

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da



Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
gorputza aul daukot, gogua ariago.
Lausoz lurra dakust.

Naya mee daruat:
ardatz-antzo yabilt, lasai, arat-onat.


Etzunik banago, daurkit atsegiña...
Pozik eztot gura, eztot maite-miña.
Enagixu laztan, ezta be mosutu,
atzera mosurik ezin daiket bildu.

Neketu ez nadin eztagit negarrik...
Eguzki galdatan, eztot nai-ixan deusik.
Luaren dei-leunai sarratu begijak.
Ederrak diran arren urrundu lilijak.

Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
gorputza aul daukot, gogua ariago.
Arratsari nago..., itxas-urdiñari,
lanari el-ezin, soilik ametsari.