Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/92

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Munduban argiz zagoz oropoz dozula.
Arnas deunak darabil loren urdurija.
Begijak goyan dozuz?
Ixar izpi oro.

Loretan lora zara, argitan argija.
Zagozan tokijetan zelan ez idoro?
Ez zindudan baña nai, Zeure argi miak
agertzen eustalako maite danen motza,
euretan barriz gogor neukozan begijak...
Argi orren barne, eder, soilik erijotza.
Erakutsi zindudan lurreko argijak,
iraunkorretan baña nazan igikorra!
Txar bidian zintzua, zeugan aldakorra.
 
Eta aldendu gurarik jo neban lañora:
gauza oron artetik ametsen altzora.
Gustijetan zengozan, oro zeure maite.
Ikusi ez zaidazan nora juan naite?
Toki bat zan bakarra:
Obenan kolkua.

Aren illun barrura ezin eldu zaite.
Argijak ikus ezin gaba ta lañua.
Nork ikertu leikian neure etxe zar-utza?
Mukurrak eze ziran, dana zan kiatsa.
Ara bere eldu zintzan.
Orra min zorrotza!

Zeugan lotu gurarik gixonen bijotza
zeuk ipiñi zenduban poz arteko miña.
Gorako bide erreza barneko samiña.
Malkuak len garoez zeure eskarreraño,
munduko aintzak eta bide-labak baño.