Edukira joan

Orrialde:Biotz-begietan (1932).pdf/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

IRAKURLE:

Labur adierazi nai nizuke, liburu oni dagokionez, emengo olerki guztien iritzia. Olerkari edo diralako gizasemeetaz luze mintzatzea, olako oriek laiño legunez estaltzea, askori eŕez bezain neke zait neri beintzat. Erabateko gauzak ondo esatea, batez ere yakintza-arauz esatea, nornairen mende ez dago; baiña nolabaiteko gauzak izyarioka esatea, nork ez dezake?

Olerki gauz oetan, bakoizka ta zeazkiro gauzak adieraztea da beaŕenik eta zailenik. Beraz, saŕera-itzok alper ez izatekotan, asi nadin olerki bakoitzaren irizia ondozka azaltzen.

Onela diote nik olerki bakoitzari ezaŕi nition oarkizunak:VI