Orrialde:Biotz-begietan (1932).pdf/38

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

Sartu ditzadan lenen
estalkiok azpitik,
dagokion neuriz ;
oñik irten eztaidan
gaberdian - oi baitu!
lotsagabekeriz.

Apatx, orain!… Biyoaz
oñetakuok gora,
abea yo arte:
nere pozaren beíi
auzo goí ta bekoak
ikasi bezate!

Txamara kendu, bota
galtzok ere: ez atseden…
Orenbeste nekel…
Zñragoak izanak
dituk enc gnraso
Adán eta Ebe !…

Noizbait! Gerturik nago.
« Aitaren » egin, eta
yo dezadan murkil.
Bat, bi, iru, lau… , aguro!,
negu-gauaren olzak
ez nazan bertan il.