Edukira joan

Orrialde:Carnaval de 1907 comparsa de iñudes organizada por las sociedades Euskal Billera y Sporti-Clai.pdf/1

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

CARNAVAL DE 1907

Comparsa de Iñudes organizada por las Sociedades Euskal-Billera y Sporti-Glai.



AURZAYAK


Donostiyako plazan
gaur aurren festa da,
eta etorri gera
aurzayak festara;
goiz goizetik ditugu
aurrak apain para,
gueren oyekin irten
gaitezen plazara.



Negarrez ezdaquiten
gure aur laztanak,
plazan chertatu ditu
gaur mediku jaunak;*
ongi ditubelako
egin bere lanak,
pozez dantzatu biar
degu aurzai danak.



Geldirik nola gaude
soñuba asita,
guazen dantzara denok
aurrak lo utzita;
aldi charrik badute
guk jarrik etzinta
mendikubak egingo
diote bizita.


ARZAYAK


Ardiyak utzirikan
gatoz gu menditik,
iñude
ikustiagatik;
aiñ egokiyak dira
aiñ politak guztik,
penaz beterik joango
gera Donostitik.



Zer mirabe ederrak
tonte ta gordiñak,
dirudite moldian
dirala egiñak;
oyen pauso pizkor ta
aiñ arpegi finak...
jez dira iñudiak
baizik imajiñak!



Neurriz diyotenian
dantzari ekiten,
gorputzan diyote
pozez eragiten;
eta guk ikusirik
lan oyek egiten
odola pill pill jartzen
zaigu arakiten.


FESTARA


Festarik bear bada
Bego Donostiya;
Betikoa du fama
Ondo mereziya:
Bestetan ez bezela
Emen gazteriya
Amaren sabaletik
Dator ikasiya.