Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/102

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

IKHAZKETAKO MANDOA


(Nafartar eta Basa-Nabartarrez)

 
Hauche da ikhazketako mandoaren traza:
Lephoa mehe du eta ilia latza,
Itchura gaitza;
Bastape guzitikan zauriak balsa,
Hauehe da salsa!
Krislaurik ez daiteke aldetik phasa.

Lephoa mehe du eta buruia handi,
Mathel hezurra seko, dena beharri,
Begiak eri;
Bi sudur ziluetarik mukuia dari,
Ezpainak larri:
Hortzik izan badu ere ez duk ageri.

Bi bitzez a'izatzue laur hatzen failak:
Belhauna handi eta makhur gidailak,
Lurrera zailak;
Kortesia eskatzen belhaunez ari da,
Gero ezin ari da
Haurren mantenatzeko zer abantaila!