Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/106

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago


Ehun goropillo eta berrehun buztan
Bakhotcharen phuntan:
Hek baino hobe likek batere ez ukhan.

Galtzera bota didak mantabat fina,
Atchunaren demboran Kadiztik jina,
Oi manta fina!
Oro goropillo eta zilo et'ezkina,
Petatchuz egina;
Sekulan etzaut juanen mantaren mina!

Sakerdibat berria badu bereki:
Beldurra dago ladronek nombeit edeki.
Dabil'ederki:
Kapusail tzar phuska bat larrubateki,
Kumpuntuz bethi,
Zirdina dariola anketan baiti.

Ene manduak duen zingilar khorda
Juan den zazpi urthian botigan zor da,
Dembora sobra!
Merkatariarekin erreitut bordak,
Testigu obrak!
Nik ere hartzekoak etzaizket kobra.

Ikhatz zaku ederren jabe dabilla:
Ahoak non dituen eztaite bilha,
Phorroska milla;
Zazpi zortzi petachu elgarrekilan
Ziloekilan:
Heien bethazaileak badik aski lan.