Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/140

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

IRUTEN ARI NUZU

(Basa - Nabartar eta Laphurtarrez)


Iruten ari nuzu, khilua gerrian,
Ardura dudalarik nigarra begian.

Jendek erraiten dute ezkondu ezkondu:
Nik ezdut ezkon-minik, gezurra diote.

Ezkon-minak dutenak seinale dirade:
Mathel hezurrak seko koloria pherde.

— Jendek erraiten dute hal'eztena franko,
Ene maite pollita, zur' et' enetako.

Ezkontzen balin bazira mariñelarekin
Chardina janen duzu makalluarekin.