Orri hau berrikusi gabe dago
CHARMAGARRIBAT BADIT
(Ziberutarrez)
Charmagarribat badit maite bihotzeti,
Amodiotan gira biak alkharreki;
Haren aire charmantaz agrada niz bethi,
Parerik badiala ezpeitzeit uduri.
— Nulaz erraiten düzü maite naizula ni?
Khorte egiten zaude zu beste orori.
Enezazula trompa, mintza zite klarki,
Esparantcha falsürik ez eman nihüri.
— Chori papogorriak eijerki khantatzen,
Gaiazko alojia kampuan cherkhatzen;
Ni ere gisa berian nuzü edireiten,
Maitiak ezpadereit bortha idekiten.
— Orai zireia jiten, gaiherdi onduan?
Iratzarririk nintzan eta zü goguan;
Zure botza cntzüten düdanin khampuan,
Ohetik jeiki eta jarten niz leihuan.