Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/198

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

Harri ' giliren adreta!
Harek badaki zer phentsa;
Murria gaizki egin eta erdiruak lohiz thapa;
Etchia lurtatu denian, harrien gaistuak falta.

Menuser, maiastüriak,
Oi! lan güti egiliak!
Dena gaizki egin eta zurak dü estaküria:
Phasta zela adar-ondozü edo beta-buhurria.

Eskalampu egiliak
Ebasten tümateriak;
Zazpira sos balio dina saltzen beitü hamabia:
Ostatin jan hen saria eta etchen gosez familia.

Bigner batek bestiari
Estaküru eman nahi:
Zuñi bere kopadüra hobe beitzaio üduri;

Aihen gabe nahi denak hura beza üsü berri.

Oi! taharnari fidela!
Jüje ezpaliz igela
Arraiñak jakile har eta hek litzakie kundena,
Haien etche lejitima guri saltzen deikiela.

Errejentbat bada hiltzen,
Har'k eztu prosesik üzten:
Huntarzünak beitütu harek heiñ hun batetan ezarten:
Zuntzurrin kuntrolatu eta sabelin ipotekatzen.