Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/206

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

GOIZIAN GOIZIK JEIKI NÜNDÜZÜN

(Ziberutarrez)

Goizian goizik jeiki nündüzün espusa ninlzan goizian;
Bai eta zelaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian;
Etchek ' andere zabal nündüzün egüerdi erditan,
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jaona, altcha izadazüt büria;
Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia ?
— Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

Nik banizün maitetto bat mündü ororen ichilik,
Mundü ororen ichilik eta Jinko jaonari ageririk;
Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
Lili arraroz eginik eta erdia phozuntürik.

— Zazpi urthcz etcheki dizüt gizon hila khamberan;
Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,
Zitru liurez ükhüzten nizün astian egün batian,
Astian egün batian eta ostirale goizian.