Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/214

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

ADIOS, IZAR EDERRA!

(Basa Nabartarrez)


Adios, izar ederra, Adios izarra!
Zu zare Aingerua munduan bakharra!
Aingeruekin (bis) zaitut komparatzen,
Zembat maite zaitudan ez duzu phensatzen!

Adios, izar ederra, eta khariua,
Neure begietako lili arrarua!
Bihotzez zurekin eta gorphutzez banua
Jarrikiren zautazut zur ' amodiua.

Izan naiz Araguan eta Kastilloan,
Hitz batez erraiteko España guzian;
Ez dut ikhusi (bis) zu bezalakorik
Nafarroa guzian zaude famaturik.

Jarrikitzen ninduzun izar eder hari
Nola mariñel ona bere orratzari.
Jende onak atentzione ene arrazoin huni:
Etzieztela fida amodioari!

Amodiua duzu arrosaren pare
Usaina badu eta ondoan arhantze;
Maitia, ni enainte egon zu gana jin gabe
Hil behar banu ere hirur egun gabe!