Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/22

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da
MAITIA, NUN ZIRA?

(Ziberutarrez)


Maitia, nun zira?
Nik etzütut ikhusten,
Ez berririk jakiten,
Nurat galdü zira ?
Ala khambiatü da zure deseiña?
Hitz eman zenereitan,
Enia zinela.

— Ohikua nüzü;
Enüzü khambiatü
Bihotzian beinin hartü,
Eta zü maithatü.
Aita jeloskor batek dizü kausatü:
Zure ikhustetik,
Gehiago mintzatzetik
Har’k nizü pribatu.