Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/228

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

BERTERRETCHEN KHANTORIA

(Ziberutarrez)

 
Haltzak eztu bihotzik,
Ez gaztamberak ezürrik:
Enian uste erraiten ziela Aitunen semek gezürrik.

Andozeko ibarra
Ala ibar luzia
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.

Berterretchek oheti
Neskatuari estiki:
«Abil, eta so' ginezan ageri denez gizonik.»

Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabilzala leiho baletik bestera.