Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/252

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

EZPELETA HERRIAN

(Laphurtarrez)

Ezpeleta herrian, ostatu batian,
Gerthatu izan naiz bazkari batian,
Uste gabian, laur lagunetan,
Etchek ' anderia bere lanetan,
Espantuia franko bere salsetan,
Ageriko da gero obretan.

Etchek ' anderia goizik jeiki zen;
Zortzi orenetan suia hila zen,
Haragi ' ere bucherian zen;
Hamek ' orenetan garburen sartzen,
Eguerditan bazkaria prest zen;
Manera onaz zopa on bat zen.

Zopa jan eta haragi hori
Ekharri dauku egosi berri,
Be'iratu eta egin neron irri;
Pochi pochi bat eman zautan niri,
Zer jenero zen etzen ageri,
Mamia guti, hezurra handi.