Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/38

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

CHORI ERRESIÑULA

ÜDAN DA KHANTARI...

(Ziberutarrez).


Chori erresiñula üdan da khantari:
Zeren ordian beitü kampuan janhari;
Negian ezt'ageri, balimban ezta eri:
Udan jin baledi,
Konsola nainte ni.

Chori erresiñula ororen gehien,
Bestek beno hobeki har'k beitü khantatzen;
Harek dü inganatzen mündia bai trompatzen;
Bera eztüt ikhusten,
Bai botza entzüten.

Botz haren entzün nahiz herratürik nago;
Ni hari hüllant eta hura hürrünago;
Jarraiki ninkirio bizia gal artino;
Aspaldi handian
Desir hori nian.